186. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04404 JV/-- espedientea
Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Ezkurrako Udala.

Helbidea: K. Nagusia 6, 31749 Ezkurra (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: EZKURRA- 1/0100/170.

Tokia: Olalde alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Ezkurra (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ezkurrako Olalde inguruan auzo-bide bat konpontzeko obrak, zehazki:

–Masa-hormigoizko egungo zoladuraren zati bat zerratzea eta kentzea, 14 m-ko luzera eta 1 m-ko zabalera dituena.

–Harri-lubeta gisa eraikitako hormigoizko horma bat berreraikitzea, 13,6 m luze eta 1,6 m altu dena, eta oinarrian 2 m zabal eta goialdean 1,5 m zabal, ibilgura eroritako materialak aprobetxatuz. Intradosaren malda 1H: 6V izanen da.

–Oinarri granularra zabor-legarrekin (14 ml, metro bateko zabalera eta 10 cm-ko lodiera).

–Hormigoizko zoladura (HF 3,5 N/mm²), 17 cm-ko lodierakoa, B500T 15x15x0,8 cm-ko altzairuzko sare armatuarekin armatua eta ondoko zoladurara txarrantxatua 16 mm-ko diametroko eta 50 cm-ko luzerako altzairuzko loturekin, 0,50 m-ko tarteak utzita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ezkurrako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko abuztuaren 31n.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2211835