186. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04371 JV/-- espedientea
Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Minicentrales del Norte SL.

Helbidea: Nafarroa Beherea, 8-2. D, 31003-Iruña (Nafarroa)

Ibaiaren edo errekaren izena: Ola erreka.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: DE ESPELETA-1/0400/140/060.

Tokia: Azpirotz-Lezaeta.

Udal-mugartea eta probintzia: Larraun (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Gaur egun dagoenaren ondoren eraikitzeko proiektatu den eustorma lehorreko harri-lubeta bat izanen da, 3,20 m-ko altuerakoa eta 1,40 m-tik 1,10 m-ra bitarteko lodierakoa, bidearen sestrara egokituta, lurrezko betegarriarekin (30 cm-ko lodiera). Era berean, egungo hormigoizko hormaren altxaera ezaugarri bereko harlangaitzekin estali nahi da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Larraungo udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko abuztuaren 31n.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2211834