186. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2023ko lan-egutegia

Ultzamako Udalak, 2022ko irailaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2023ko aste barneko jaiegunen egutegia, Ultzamako Udalaren zerbitzuko langileentzat; hala, ezarri zuen zein izanen diren 2023. urtean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak. Hona hemen:

–Urtarrilaren 6a, ostirala: Jaunaren Agerkundea (Errege eguna).

–Martxoaren 8a, asteazkena: herriko jaieguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a, astelehena: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a, asteartea: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a, asteartea: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a, osteguna: Espainiako jai nazionala / Pilareko Ama Birjina.

–Azaroaren 1a, asteazkena: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a, astelehena: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a, asteazkena: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a, ostirala: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, astelehena: Eguberri eguna.

Gainera, herriko jaiegun ezartzen dira abuztuaren 4a eta abuztuaren 7a, herriko festak direla eta.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2023an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.

Ultzamako Udaleko urteko lanaldiak 1.592 benetako lanordu izanen ditu, honela banatuta:

A) Eguneko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:20ra bitarte.

B) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:30etik 14:30ak arte izanen da.

C) Organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen dituzte: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte baino ez, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean.

Horrez gain, langileek aukeratu eta hartzeko 3 egun izanen dira, norberaren arazoetarako. Alkatetzari aurretik eskatu behar zaizkio behar adina denboraz, eta justifikatu.

D) Aurreko a) apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ikastetxeko langileei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute; hala ere, errespetatu beharko dute orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua.

Betiere, 2023rako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko irailaren 1ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2211953