186. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SALDIAS

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Saldiasko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako baso-aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra, Urrutiña alderdian. Haren ustiapena baimendu zen Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 12ko 278/2022 Ebazpenaren bidez. Honela osatuta dago lotea:

–Douglas izeia (pinus menziesii) 223,52 m³ enbor txiki eta 335,29 m³ zur, guztira 11.176,22 euroan zenbatetsia (BEZik gabe).

Proposamenak aurkeztuko dira baldintza-agirian ezarritako dokumentazioarekin batera, gutun-azal itxietan, Ezkurrako Udalaren erregistroan, haren egoitza elektronikoan (https://saldias.egoitzaelektronikoa.eus/info.0) edo indarrean dagoen araudian jasotzen den beste edozein bitarteko erabiliz, urriaren 14ko 13:00ak arte; ondoren jakinaraziko da zein egun eta ordutan irekiko diren gutun-azalak. Eskaintzekin batera, aurkeztu beharko da, fidantza gisa, hasierako prezioaren %2 utzi izanaren gordekina (hau da, 223,52 euro).

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Saldiasko Udalaren bulegoetan.

Saldiasen, 2022ko irailaren 2an.–Alkatea, Jacinto Domínguez San Nazario.

Iragarkiaren kodea: L2212098