186. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEAZKUEKO KONTZEJUA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Leazkueko Kontzejuak, 2022ko uztailaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 271. artikuluan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez ezarritakoari jarraikiz, espedientea iragarki-taulan eta 2022ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 16koan, eta jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien alegazioak aurkez zitzaten.

Aurreko epea igarota inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontua behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin, eta argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontua, laburturik, bat etorriz aipatutako foru legearen 202.3 artikuluan xedatuarekin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari dagokionez.

Aurrekontua betearazteko oinarriak interesdunen eskura daude Kontzejuaren idazkaritzan.

Jakinarazten da aurrekontuaren behin betiko onespen honen aurka aurkezten ahal direla uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian ezarritako errekurtsoak.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 3.570,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa: 9.830,87 euro.

Gastuak, guztira: 13.400,87 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 160,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.140,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 9.100,87 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 13.400,87 euro.

Leazkuen, 2022ko irailaren 8an.–Kontzejuko burua, Oihane Pérez Orbara.

Iragarkiaren kodea: L2212186