186. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Ezkontza zibilak egiteko ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2022ko irailaren 9an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du ezkontza zibilak egiteko ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Igantzin, 2022ko irailaren 12an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2212252