186. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2039/2022 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 29ko 905E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) izateko 210 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 2koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 17ko 1151E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 2koa), deialdi hori onesteko uztailaren 29ko 905E/2019 Ebazpenean egindako akats bat zuzendu zen.

Azaroaren 11ko 3534E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 25ekoa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urtarrilaren 16ko 66E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 27koa), behin betiko zerrenda onetsi, eta bete beharreko lanpostuen kopurua zehaztu zen (210 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantillan duten identifikazio zenbakia adierazita.

Lehiaketaren eta oposizioaren faseak amaituta, 2021eko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 8koan, argitaratu zen gainditu duten izangaiak izendatzeko proposamena, deitutako plaza kopuruan sartzen direnak eta puntuazio altuena dutenak, hain zuzen, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 180/2022 Ebazpenaren eta martxoaren 14ko 676/2022 Ebazpenaren bidez, izendatu ziren eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta baldintzak betetzen zituzten izangaiak, salbu eta María Ángeles Urmeneta Tejero andrea, igoera txandakoa, aipatutako 180/2022 Ebazpenean adierazten diren arrazoiengatik, eta María Pilar Bustingorri Oiz andrea eta Carmen Calvo Meca andrea, esleitutako plazari uko egiteagatik.

Ondoren, Jesús Félix Echeverría Echeverría jaunari, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandako izangaiari, eta txanda irekiko Susana Prado Anguiano andreari, Vanessa Martínez Díaz andreari, Miguel Echeverría Michel jaunari eta Aranzazu Alda Esparza andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetzen ziren egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio horretan edo beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen ari zirelako.

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, eta desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandan eta igoera txandan gainditu duen izangai gehiagorik ez dagoenez, bidezkoa da hutsik geratu diren lanpostuak betetzea txanda irekian gainditu dutenen zerrendan aurrekoen ondo-ondotik agertzen diren izangaiekin. Horretan oinarrituta, 2022ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16koan, izendapen-proposamen osagarria argitaratu zen, hauen aldekoa: Bittor Aranaz Hernández jauna, Alicia Martínez Ranz andrea, Edurne Sola Jauregui andrea, María Arantzazu Zugasti Indacoechea andrea, Cristina Iriarte Ciriza andrea, Judit Fernández chueca andrea eta Milagros Domeño Recalde andrea.

Oksana Belbas andreak, txanda irekiko izangaiak, aipatutako izendapen osagarriaren proposamenean sartutakoak, uko egin zion lortutako plazari izendapena egin aurretik.

Horrenbestez, 2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 27koan, bigarren proposamen osagarria argitaratu zen, Lorena Zabalza Peña andrea izendatzekoa.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ondotik aipatzen diren izangaiak, txanda irekikoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) lanpostuetan aritzeko: Bittor Aranaz Hernández jauna, Alicia Martínez Ranz andrea, Edurne Sola Jauregui andrea, María Aranzazu Zugasti Indacoechea andrea, Cristina Iriarte Ciriza andrea, Judit Fernández chueca andrea, Milagros domeño Recalde andrea eta Lorena Zabalza Peña andrea.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara eta Osasun Mentaleko Kudeatzailetzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordez, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

I. ERANSKINA

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

ZENTROA-UNITATE ORGANIKOA

HERRIA

Irekia

ARANAZ HERNANDEZ, BITTOR

69678

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

MARTÍNEZ RANZ, ALICIA

61771

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

SOLA JAUREGUI, EDURNE

61151

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

ZUGASTI INDACOECHEA, MARÍA ARANTZAZU

64972

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

IRIARTE CIRIZA, CRISTINA

61950

OSASUN MENTALA

IRUÑA

Irekia

FERNÁNDEZ CHUECA, JUDIT

64397

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

DOMEÑO RECALDE, MILAGROS

65674

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

ZABALZA PEÑA, LORENA

64920

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2211208