184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

202/2022 EBAZPENA, irailaren 7koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren 129/2022 Ebazpena, onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan 2022-2023 ikasturtean araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ekainaren 6ko 129/2022 Ebazpenaren bidez proposatu ziren Mendi Ertainetako eta Eskaladako irakaskuntzetan matrikula egiteko egunak: 2022ko irailaren 12tik 15era.

Sakana LH IBParen zuzendaritzak egin duen eskaera bati erantzun emateko, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du ekainaren 6ko 129/2022 Ebazpena aldatzen duen ebazpen bat eman dadin, eta horrek irakaskuntzen matrikulazio-egunei eraginen die.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ekainaren 6ko 129/2022 Ebazpenean ezarritako matrikulazio epea aldatzea, eta 2022ko irailaren 27tik 29ra ezartzea matrikula egiteko epea. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan 2022-2023 ikasturtean araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak onetsi ziren.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura; era berean, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura, Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzura eta Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzura; Ikasketak Antolatzeko Atalera, Inklusio Atalera, Arte Ikasketen Atalera, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 7an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F2212195