184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Aldaketa Udal Plan Orokorreko 1. poligonoko 403., 385., 389., 391., 392., 393. eta 395. lurzatietan. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2022ko abuztuaren 11ko osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1.–Hasiera batez onestea Esako Udal Planeko aldaketa xehakatu eta egituratzaileak 1. poligonoko 403., 385., 389., 391., 392., 393. eta 395. lurzatietan, Nafarroako Gobernuko Ondare Arkitektonikoaren Ataleko arkitekto buruak egindako dokumentuaren arabera.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroan kaleratzen diren egunkarietan ere argitaratzea.

3.–Espedientea igortzea lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskudun den departamentuari zuzendutako eskabide baten bidez, helburu izanik eskatzea aldaketak ukitzen dituen Nafarroako Gobernuko departamentuen txosten sektorialak egitea, txosten orokorra egitea eta, ingurumen-ebaluazioaren ondorioetarako, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua hastea.

Esan, 2022ko irailaren 5ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2211952