184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Borondatezko birpartzelazio proiektua, 1. poligonoko 138. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko abuztuaren 31ko ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen borondatezko birpartzelazio proiektu bat, 1. poligonoko 138. lurzatian, María José Laguna Sarriak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 169. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tebas-Muru Artederretan, 2022ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2211801