184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Orontzeko Udalak, 2020ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea udalerri honetako balorazio txostena berrikusteko prozedurari.

Balorazio txostenaren berrikuspen proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta iragarki-taulan, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bai eta egoitza elektronikoan ere (https://oronz.clmtec.es/sede-portal/home), bidezko iruditzen zaizkien alegazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Orontzen, 2022ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Iera Aramburu Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2212109