184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

3.2 tokiko sistemaren kostuak banatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Leitzako alkateak, 2022ko abuztuaren 31n emandako 2022/0260 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

Ikusirik 3.2 tokiko sisteman dauden exekuzio-unitateen (UE-24, UE-25, UE-26, UE-27, UE-28, UE-29, UE-30 eta UE-31) urbanizazio, azpiegitura eta zerbitzu komunen obren kostuak banatzeko proiektua onesten duen espedientea, zeina hasiera batez onetsi baitzen Alkatetzaren 2022ko uztailaren 8ko ebazpen baten bitartez, eta jendaurrean jarri, uztailaren 28ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, eta banan-banan jakinarazi baitzitzaion ukitutako jabe bakoitzari; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 133.2 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Kontuan hartuz espedientean jasotako txostenak eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 133. artikuluan ezarritakoa (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Kontuan harturik, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluarekin bat, Alkatetzaren eskumena dela hirigintzako kudeaketako tresnak onestea,

EBAZTEN DUT

1.–Behin betiko onestea 3.2 tokiko sisteman dauden exekuzio-unitateen (UE-24, UE-25, UE-26, UE-27, UE-28, UE-29, UE-30 eta UE-31) urbanizazio, azpiegitura eta zerbitzu komunen obren kostuak banatzeko proiektua, guztira 493.995,27 euroko kostua baitu.

2.–Kostuak banatzeko proiektu horren behin betiko onespena argitaratzea, eta ukitutako jabeei jakinaraztea.

3.–Kostuak banatzeko proiektuaren behin betiko onespenak ahalmena ematen dio udal administrazio jarduleari zuzenean okupatzeko zerbitzu komunak eta urbanizazioa egiteko beharrezkoak diren lurrak, nahitaezko eta doako lagapenekoak baitira; Administrazio jardulea urbanizazio, azpiegitura eta zerbitzu komunen obren arduraduna izanen da, eta, horrenbestez, eskubidea izanen du proiektuen zenbatekoa kobratzeko, baita obren exekuzio materiala, haien zuzendaritza fakultatiboa eta, kasua bada, balizko desjabetzeen ondorioz lehen aipatutako exekuzio unitate bakoitzari ordaindutako kalte-ordainak ere; exekuzio unitate horiek azken ziurtagiria egiten den une berean ordaindu beharko dute esleitu zaien kuota.

Leitzan, 2022ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2211802