184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Burgiko Udalak, 2022ko apirilaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Burgiko udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Balorazio txostena jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan eta hurrengoetan xedaturikoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan (Herriko plaza, 1, 31412 Burgi), bai eta Udalaren egoitza elektronikoan ere (https://burgui-burgi.sedelectronica.es/info.0), egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten.

Burgin, 2022ko irailaren 2an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L2211916