184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Lakidaingo 10. poligonoko 176. lurzatian. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2022ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Lakidaingo poligonoko 176. lurzatian, Begoña Pellejero Azconak eta Mikel Anaya Huartek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mutiloan, 2022ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2211917