184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Gora jotzeko 22-01494 errekurtsoa, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako egonkortze-tasari dagokion lan publikoaren eskaintza partzialari buruzkoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea)

Iragarki honen bidez jakinarazten da gora jotzeko 22-01494 errekurtsoa aurkeztu dela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera Eskirotz kaletik–, 31007 Iruña), Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko ekainaren 23an hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez ezetsi egin zen berraztertzeko errekurtso bat, jarritakoa Batzarrak 2022ko maiatzaren 20an hartutako erabaki baten aurka, 2022ko enplegu publikoaren eskaintza partziala (2) onesteari buruzkoa baitzen. Haren bidez eskatzen da zuzenbidearen kontrakotzat deklaratu dadila eta indargabetu dadila obretako beharginaren 46007 lanpostuan euskara nahitaezko eskakizuna izatea.

Horregatik, pertsonak edo entitateak epatzen dira, baldin eta, errekurtsogilearen uziak baietsiz gero, haien eskubide edo interes legitimoak ukitzen ahal badira, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen uzi horiei kontra egiteko, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Udaleko Idazkaritzan.

Zizur Nagusian, 2022ko irailaren 2an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2211915