184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MILAGRO

Gora jotzeko 22-01367 errekurtsoa, 2022ko lan publikoaren eskaintzari buruzkoa

Epatze deia, gora jotzeko errekurtso batean, zeina jarri baita Milagroko Udaleko Alkatetzak 2022ko maiatzaren 23an emandako ebazpenaren aurka, lan publikoaren eskaintza aldatzeari buruz.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2022ko abuztuaren 2ko probidentzia baten bidez, udal honi helarazi zitzaion gora jotzeko 22-01367 errekurtsoa, Alberto Zarraluqui Minchinelak jarria Milagroko Udaleko Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 23ko ebazpen baten aurka, 2022ko lan publikoaren eskaintza aldatzeari buruzkoa baitzen.

Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen (Iruñeko Iturrama kalea, 10), interesdun gisa. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki-erakundeen egintza eta erabakiak inpugnatzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketan).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Milagron, 2022ko irailaren 1ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2211864