182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Udal ordenantza, bide publikoan terrazak eta beladoreak paratzea arautzen duena. Hasierako onespena

Lodosako Udalak, 2022ko irailaren 1eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lodosako udal-mugarteko bide publikoan terrazak eta beladoreak paratzea arautzen duen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lodosan, 2022ko irailaren 2an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2211923