182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2023rako tasak, zergak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2022ko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023rako tasak, zergak eta prezio publikoak. 1789/2022 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da isilbidez.

Uharten, 2022ko irailaren 2an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2211914