2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Jarduera-lizentzia ematea. Ongarri organiko pikorkatua egitea eta merkaturatzea
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:
–Lizentzia eman den eguna: 2022ko ekainaren 20a.
–Sustatzailea: Alain Berastegi Mariñelarena.
–Jarduera: egungo hegazti-instalazioan sortutako ongarri organiko pikorkatua egin eta merkaturatzeko instalazioa.
–Tokia: Bidaul alderdia, 1. katastro-poligonoa, 73. lurzatia, Arbizu.
Arbizun, 2022ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2211410