182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

167C/2022 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31008092012001), erregistro honetan 2022ko maiatzaren 26an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2022ko maiatzaren 11n izenpetua eta 2022ko uztailaren 19an zuzendua, bat eginez Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektibo, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasunerako Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 4an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2210829