2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Leitzako Udalak, 2022ko ekainaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, kontu-hartzailearen lanpostua A mailan kokatzeari buruzkoa.
Horren ondorioz, 2022ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2an, 2022ko plantilla organikoaren aldaketaren hasierako onespena. Ez denez alegaziorik aurkeztu, amortizatu egin da kontu-hartzailearen lanpostua B mailan, eta A mailan sartu da.
Leitzan, 2022ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.
Iragarkiaren kodea: L2211804