2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2022ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 19an.
ALDAKETA PLANTILLA ORGANIKOAN Lanpostu berriak sartzea 2022rako plantilla organikoan: |
LANPOSTUAREN IZENA | LANPOSTU KOPURUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA | SARBIDEA | A | B | C | D | E | F | NAHITAEZKOA/ MEREZIMENDUA | HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA | GIDABAIMENA |
Zerbitzu anitzetako enplegatua - lorezaina (hutsik) | 1 | LKF | D | OL | | | %24,35 | | %7 | %12 | Merezimendua | B1 | B |
Berdintasuneko agentea (hutsik) | 1 | LKF | B | OL | | | | | | | Nahitaezkoa | C1 | |
LABURDURAK: Araubide juridikoa: LKF = lan-kontratudun finkoa. Sarbidea: OL = oposizio-lehiaketa. Osagarriak: C = Lanpostukoa. E = Arrisku berezia. F = Mailakoa. |
Euskararen balorazioa lanpostu bietan justifikatzen da euskara teknikariak idatzitako txostenetan, Oltza Zendeako udal eremuan euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen ordenantzan ezarritakoaren arabera. 2013ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 13koa eta aldaketa, 2018ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 12koa.
Plantilla organikoaren aldaketaren behin betiko onespenaren aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten edo argitaratzen denetik aurrera.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Oltza zendean, 2022ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L2211625