181. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kardiologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kardiologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 30ekoa), deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izen-zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, probak gainditu, puntuaziorik altuenak izan eta baldintzak betetzen dituzten eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin du.

1. Onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kardiologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuak betetzeko izendapen proposamena, honako hauen aldekoa:

–Txanda irekia.

LACUEY LECUMBERRI, GEMMA

GARCIA DE LA PEÑA URTASUN, AMAIA

FERNANDEZ JARNE, ELENA

ROY AÑON, IGNACIO

ALONSO SALINAS, GONZALO LUIS

MERINO SIERRA, BEATRIZ

NAVARRO ECHEVERRIA, ADELA

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako pertsonek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 30ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2211795