179. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, udaltzain-agentearen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko, Tafallako Udaltzaingoan aritzeko

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko abuztuaren 9an harturiko erabaki baten bidez, honako deialdi honen oinarriak onetsi dira: deialdia, udaltzain lanpostu bat oposizio bidez betetzeko, Tafallako Udalean aritzeko. Hona hemen hura arautzen duten baldintzak:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea Tafallako Udalean aritzeko udaltzain-agentearen lanpostu bat, plantilla organikoan 04.11 zenbakiarekin identifikatua dagoena.

1.2. Deialdiaren xede diren lanpostuen kopurua hautapen-prozesuan handitzen ahalko da, lanpostuak hutsik geldituz gero, betiere izangaia deialdi honetan aurreikusitako oinarrizko prestakuntza-ikastaroan sartu baino lehen. Lanpostu kopurua handitzen bada, aplikatzekoa izanen da abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.3 artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina). Deialdiko lanpostuak handitzeko erabakia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Tafallako Udalaren iragarki-taulan eta udal webgunean.

1.3. Izendatuko den izangaiak udaltzainari dagozkion eginkizunak beteko ditu, Nafarroako Polizien azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean ezarriak baitaude, bai eta Udalak lege esparruaren barnean agintzen dizkionak ere, eta C mailan sartuko da.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Hautapen-prozesua arau hauen mende egonen da: Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea eta haren ondoko aldaketak; Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintzak hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hemezortzi urte beteak izatea, eta ez izatea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina, indarreko legeekin bat.

c) Eskaerak aurkezteko epea burutzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea edo eskuratzeko egoeran egotea.

Atzerrian eskuratutako titulua izanez gero, eskaerak aurkezteko epea betetzen den egunean eduki beharko da haren homologazioa frogatzen duen agiria.

d) Behar diren gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea deialdiaren xede den lanpostua betetzeko, eta ez izatea deialdi honen IV. eranskinean jasotako baztertzeko arrazoi medikorik.

e) Kondenatua ez egotea dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

f) B motako eta A2 edo A motako ibilgailuak gidatzeko baimenak izatea.

g) Aldean armak eramateko eta, behar denean, erabiltzeko konpromisoa. Eskatzailearen adierazpenaren bidez adieraziko da.

Baldintza horiek guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaz jabetu arte, f) oinarrikoa izan ezik; hari dagokionez, aski izanen da betetzen hastea oinarrizko prestakuntza-ikastaroa egiteko (deialdiaren 7.3 apartatua) izangaien behin-behineko zerrenda jendaurrera ateratzen den egunerako.

Deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek izangaiek.

4.–Eskabideak eta tasak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak noiz eta non aurkeztu behar diren.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Tafallako Udalaren Erregistro Orokorrean (Nafarroako Frantzisko plaza 5), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

Eskabideak izanen dira deialdiaren I. eranskineko ereduaren araberakoak, eta haietan izangaiek adieraziko dute betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintza guztiak. Eredua eskuratzen ahalko da Tafallako Udalaren bulegoetan, edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean (I. eranskina), deialdia argitaratzen denean.

Eskabide-eredua behar bezala beteta aurkeztu beharko da.

4.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi.

4.4. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 10,45 euroko tasa ordaindu beharko da. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek aurkeztu beharko dute Tafallako Udalari 10,45 euro ordaindu izanaren frogagiria, lanpostu deialdia izapidetzeko tasagatik.

Tasa hori ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Tasa hori kreditu txartelaren bidez ordaintzen ahalko da eskabidea bulegoan bertan aurkezten denean, edo La Caixako ES 22 2100 3696 69 2200068626 kontura transferentzia eginez; azken kasu horretan, datu hauek jarri behar dira nahitaez ordainagirian:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–NANa/IFZ.

–Kontzeptua: Tafallako udaltzain-agentearen lanpostu bat betetzeko deialdia, 2022.

4.5. Parte hartzeko eskabidearekin batera izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.–Tafallako Udalari behar den zenbatekoa ordaindu izanaren frogagiria, inskripzio eskubideen tasagatik.

2.–Nortasun agiri nazionalaren bi aldeen fotokopia.

5.–Onartuen behin-behineko zerrendak, erreklamazioak eta behin betiko zerrendak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren webgunean argitaratzeko.

5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoren, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsiko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko. Ebazpenak zehaztuko ditu oposizioa osatzen duten ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua. Oposizio hori eginen da 718/2003 Foru Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik gutxienez bi hilabete iragan direnean.

5.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, baldin izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.5. Tasak ez dira itzuliko, izangaiak baztertuak gelditzen badira berei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik.

6.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Osaera.

Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Jesús Arrizubieta Astiz, Tafallako alkatea.

Ordezkoa: Tafallako Udaleko zinegotzi bat, horretarako eskuordetutakoa.

–Lehen epaimahaikidea: Alfredo Ondarra Ramos, Tafallako Udaltzaingoko burua.

Ordezkoa: lehen epaimahaikideak hautatzen duena.

–Bigarren epaimahaikidea: Iñigo de Carlos, Eguesibarko Udaltzaingoko agente lehena.

Ordezkoa: Jesús Moriones Oyaga, Eguesibarko Udaltzaingoko inspektoreordea.

–Hirugarren epaimahaikidea: David Carabantes Bernal, Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Koordinazio Ataleko burua.

Ordezkoa: hirugarren epaimahaikideak hautatzen duena.

–Laugarren epaimahaikidea: Daniel Heredia Amaya, Langileen Batzordeko ordezkariek izendatua.

Ordezkoa: Antonio Lizarbe Lerga, Langileen Batzordeko ordezkariek izendatua.

–Idazkaria: Javier M. Pérez Tafalla, Tafallako Udaltzaingoko agente lehena.

Ordezkoa: Idazkari titularrak hautatzen duena.

6.2. Eraketa eta jarduna.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez badago.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren gorabehera guztiak.

Administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako aurreikusitako arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi deialdia egin duen organoari.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du. Aholkulari horiek dagozkien espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

7.–Oposizioa nola eginen den.

7.1. Oposizioa.

Oposizioa 2022ko abenduan hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioko proba bakoitzaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu iragarki-taulan eta Tafallako Udalaren webgunean (www.tafalla.es), eta bost egun naturaleko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkez ditzaten. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira, eta horiek ere argitaratuko dira iragarki-taulan eta udal webgunean. Aditzera emanen da, orobat, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez ere 48 ordu lehenago.

Oposizioko lehen fasean, proba batzuk egin beharko dira, baztertzaileak izanen direnak, honako hauen gainean: ezagutzak, egoera fisikoa, psikoteknikoa eta medikoa. Bigarren fasean, berriz, oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditu beharko da.

7.2. Oposizioaldiko probak.

Oposizioaldiko proba guztiak deialdi bakarrean eginen dira, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere, edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

Oposizioaldiko probak honako hauek izanen dira:

Lehendabizikoa.–Proba teorikoa: Test motako ariketa bat egin beharko da, II. eranskinean agertzen diren gaiei buruzkoa (100 puntu gehienez). Bazterturik geldituko dira gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Bigarrena.–Gaitasun fisikoa neurtzeko probak:

III. eranskinean azaltzen diren ariketa fisikoak egin beharko dira, eta haietako bakoitzak balioko du jendea baztertzeko eta puntuatzeko, egiten den markaren arabera.

Gaitasun fisikoa neurtzeko proba hau egitera, gehienez 15 izangairi deituko zaie. Hortaz, baldin proba teorikoan eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortu dutenak kopuru hori baino gehiago badira, kalifikaziorik handienak lortutakoak baino ez dira iraganen aipaturiko probara. 15. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, berdinduta dauden guztiek egiten ahalko dute ariketa. Gainerako izangaiak deialditik baztertuta geldituko dira.

Proba hasi baino lehen, izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuko dute. Bertan berariaz adieraziko dute badutela proba egiteko nahikoa den sasoia eta osasun egoera. Adierazpen hori epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Adierazpena sinatzen ez dutenek edo adierazpena ezin sina dezaketenek proba egiteko eskubidea galduko dute, eta prozesutik kanpo geldituko dira, ondorio guztietarako. Adierazpena aurkeztu beharko da deialdi honen V. eranskineko ereduari jarraikiz.

Epaimahaiak ezartzen duen hurrenkeran eginen dira proba horretako ariketak. Ariketa bakoitzari bost puntutik hamar puntura bitarte emanen zaizkio. Izangaiek ez badituzte proba guzti-guztietan gainditzen III. eranskinean haietarako ezarritako gutxieneko puntuazioak, “ez gai” kalifikazioa jasoko dute eta, beraz, baztertu eginen dira. Era berean, baztertu eginen dira dopinaren kontrako kontrolean positiboa ematen dutenak, edo kontrola egitea onartzen ez dutenak.

Bigarren probako ariketak honela kalifikatuko dira:

–Baloi medizinala jaurtitzeko testa, 5-10 puntu bitarte.

–Uretako trebetasun proba, 5-10 puntu bitarte.

–Zalutasun proba (Barrow testa), 5-10 puntu bitarte.

–Erresistentzia lasterketako proba (Cooper testa), 5-10 puntu bitarte.

–Indar-erresistentziako eta koordinazioko proba (alboko jauzien testa), 5-10 puntu bitarte.

Epaimahaiak eskatuz gero, izangaiak behartuak daude dopinaren kontrako kontrola egitera, proba fisikoak egin bitartean edo beste egun batean. Kontrola egin daiteke ariketaren batean lortutako sailkapenari jarraikiz, edo ausaz. Horretarako deialdia idatziz eginen da, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren neurrien arabera ezarrita dagoen dopinaren kontrol ofizialetarako inprimakia erabiliz. Behar den organo espezializatuak eginen ditu jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko analisiak. Izangaiak kontrol hori egiteari uko eginez gero edo trabak jarriz gero, edo adierazten zaion tokian eta orduan agertzen ez bada behar bezala justifikatu gabe, hautapen-prozesutik baztertuko da berehalakoan. Baztertzeko arrazoi izanen da, orobat, trabak jartzea dopin kontrola legeak aurreikusi bezala egiteko, kasurik ez egitea, bidegabeki luzatzea eta ezkutatzea, bai eta, egitez edo ez-egitez, kontrola egitea saihesten, eragozten, nahasten, edo oztopatzen duten gainerako jokabideak ere, eta, betiere, izangaiak nahita saihestea hartu beharreko laginak biltzea, egitez edo ez-egitez.

Horren ondorioetarako, debekatuta egonen dira Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2021eko azaroaren 25eko Ebazpenaren eranskinean jasotako substantziak, gai farmakologikoak, dopin-metodoak eta manipulazioak; ebazpen horren bidez onetsi zen kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2021eko 290. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 4koa).

Debekatuta dagoen edozein substantzia hautemanez gero, dena delako izangaia hautapen-prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontraanalisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, ez eta kalifikazio epaimahaiari bidezko alegazioak aurkezteko aukera ere.

Hirugarrena.–Proba psikoteknikoa.

Zenbait proba eginen dira, izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren zehazteko. Proba horiek eginen ditu Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuko Atalak, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat. Proba psikoteknikoek 50 puntuko balorazioa izanen dute gehienez. Bazterturik geldituko dira ariketa honetan 25 puntura ailegatzen ez diren izangaiak.

Proba fisikoak eta proba teorikoa gainditzen dituzten izangai guztiek eginen dituzte proba psikoteknikoak.

Proba nola eginen den:

–Profil profesiografikoa zehaztea: proposatuko dute NAPIko Psikologia Aplikatuaren Atalak eta deialdiko kalifikazio epaimahaiak, edo hark izendaturiko langileek. Azken kasu horretan, lanpostuaren beharrak eta eskakizunak ezagutu beharko dituzte. Azterketa horretatik abiatuta, ebaluatu beharreko faktoreak edo gaitasunak zehaztuko dira, bai eta lanpostuaren eginkizunak behar bezala gauzatzeko beharrezkoak diren eskakizunak ere. Profil profesiografikoaren proposamena epaimahaiari helaraziko zaio, probak hasi aurretik onar dezan.

Kalifikazio epaimahaia arduratuko da, probak egin aurretik, garrantzizkotzat jotzen diren gai guztiak baliabide egokien bidez argitaratzeaz. Horretarako, Psikologiako Atalarekin koordinatuko da, eta hark emanen dizkio profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak.

–Probak bi ariketa izanen ditu:

  • Lehenbizikoan, ariketa psikotekniko bat edo batzuk eginen dira. Galde-sortak izanen dira, oro har nortasunari buruzkoak nahiz laneko gaitasunei eta/edo trebetasunei buruzkoak.
  • Bigarren proban, elkarrizketa pertsonalak eginen dira, eta/edo talde-lanekoak, eta, hala, lehenbiziko zatiko galde-sortekin konparatuko dira.

Laugarrena.–Proba medikoak:

Proba psikoteknikoak gainditzen dituzten izangaiei proba medikoak eginen zaizkie, betiere deialdiko lanpostuak betetzeko adinako kopuruan (epaimahaiak zehaztuko du kopuru hori eta handitzeko aukera egonen da). Proba medikoen bidez, egiaztatuko da badutela gaitasun psikofisikoa, deialdiko 3. oinarriaren d) letran ezarritakoaren arabera.

Osasun-azterketa Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalak eginen du (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzua) edo, hala behar bada, behar bezala akreditatutako kanpoko entitate batek, eta horren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

Proba medikoetan, izangaiei “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen zaie. “Gai” kalifikazioa lortzen ez dutenak bazterturik geldituko dira.

Hautapenaldiko lehen, bigarren eta hirugarren apartatuetako proba bakoitzaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, oinarrizko prestakuntza-ikastaroan behin-behinekoz onartu diren izangaien zerrenda, puntuazio osoaren hurrenkeraren arabera, proba bakoitzeko puntuazioak baturik. Berdinketarik gertatuz gero puntuazio osoan, lehenbiziko proban puntu gehien lortu dutenen alde joko da, eta, berdinketak badirau, bigarren proban lortutako puntuak hartuko dira aintzat.

7.3. Lanpostu kopurua handitzea.

Tafallako Udalak deialdiaren xedeko lanpostuen kopurua handitzen ahalko du, deialdia onetsi ondoren plantilla organikoko aldaketen ondorioz sortzen diren premiengatik eta aurrekontuan diru aski bada, hurrengo oinarrian aurreikusitako oinarrizko ikastaroa egin aurretik. 1.2 oinarriaren arabera, lanpostu kopurua handitzen bada, aplikatzekoa izanen da abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.3 artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Lanpostuen kopurua handitzen bada, kopurua handitzeko erabakia argitara emanen da Tafallako Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

7.4. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa.

7.4.1. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartu ahal izateko, izangaiak frogatu beharko du deialdiaren 3. oinarriko a), b), c), d), e), f) eta g) baldintzak betetzen dituela, hamar egun naturaleko epean, ikastaro horretarako onartutakoen behin-behineko zerrenda Tafallako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (www.tafalla.es) jendaurrean jartzen denetik hasita. Horretarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko du Tafallako Udalaren Erregistro Orokorrean, epaimahaiko idazkariari zuzendua:

–Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako tituluaren edo horien balio bereko tituluaren fotokopia konpultsatua, bi aldeena.

–Nortasun agiri nazionalaren bi aldeen fotokopia konpultsatua.

–Deialdian eskatutako gidabaimenen aurreko eta atzeko aldeen fotokopia konpultsatua.

–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dela dolozko delitu bategatik kondenatua izan, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

–Ziurtagiria, Justizia Ministerioaren menpeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralak egina, frogatzen duena ez dagoela erregistro horretan aurrekari penalik, edo aurrekariak baliogabetuta daudela.

–Zin egin edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

–Erantzukizunpeko adierazpena, konpromisoa agertzen duena armak eramateko eta, behar denean, horiek erabiltzeko, legeak hala baimenduz gero eta Udalak hala eskatuz gero.

Agiri horiek aipatu epean aurkezten ez dituzten izangaiak hautapen-prozesutik kanpo geratuko dira.

Aurreko izapideak beteta, epaimahaiak jendaurrera aterako du oinarrizko prestakuntza-ikastaroan onartuak izan direnen behin betiko zerrenda. Izangaien kopurua ez da izanen deialdiko lanpostuen kopurua baino handiagoa. Behin-behinean onartutako izangaietakoren batek ez badu bete eskatutako agiriak aurkezteko eginbeharra, edo ez badu gainditu osasun-azterketa, haren ordez behin betiko zerrendan sartuko da puntuazio handiena lortu duen izangaia, probak gainditu dituzten eta prestakuntza-ikastarorako lehenago onartu ez diren izangaien artean hautaturik. Behin betiko zerrenda hori argitaratuko da Tafallako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean.

7.4.2. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du eta baztertzailea izanen da. Ikastaroa eginen da Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamenduan eta aplikagarriak diren gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean ezarritakoarekin bat, izangairen batek gainditua badu deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, aski izanen da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Zuzendaritzak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko, egiaztagiri ofizial bat aurkeztuko da, ikastaroen edukien berdintasuna edo baliokidetasuna frogatzen duena, eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak jasotzen dituena. Egiaztagiri hori Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Zuzendaritzak emanen du, interesdunak eskatuta.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari dagokio, orobat, beste ikastaro eta diploma batzuk osorik edo partez baliozkotzea, antzeko eginkizunak dituzten organismo publikoek eman dituztenak, edo eskolak berak lehenago emandakoak, edukiak baliokideak badira. Halakoetan, dagokion puntuazioa ere emanen du.

Alkatetzaren ebazpen baten bidez, prestakuntza-ikastaroan parte hartzen duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, eta Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiko zaizkio, salbu eta lehendik Nafarroako beste administrazio publiko bateko funtzionario badira. Azken kasu horretan, jarduneko egoera administratiboan mantenduko dira lehendik funtzionario diren prestakuntza-ikastaroko izangaiak, ikastaroak dirauen bitartean, erregelamenduz ezartzen diren baldintzen arabera. Bereziki, langile horiek eskubidea izanen dute graduari eta antzinatasunari dagozkien ordainsariak jasotzeko.

Praktiketako funtzionarioek jasoko dute bete nahi duten lanpostuari dagokion hasierako soldata eta, bidezkoa bada, familia laguntza; halaber, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, salbu eta afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean, horrexetan segituko baitute.

Praktiketako funtzionario izateak ez ditu ematen eskuratu nahi den lanpostuari, kidegoari edo karrerari dagozkion eskubideak.

Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du galtzea oposizioan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera. Hori gertatzen bada, deialdia egin duen organoari komunikatuko zaio. Epaimahaiak emanen dio baja horren berri Udalari.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan behin betiko onartuak izan baino lehen egindako osasun-azterketaz gain, ikastaroa egiten den bitartean edo hura bukatutakoan, beharrezko proba mediko guztiak egiten ahalko zaizkie izangaiei, deialdiaren 3.1.d) oinarrian eskatzen den baldintza betetzen segitzen dutela egiaztatzeko. Proba horien bidez egiaztatzen bada badela baztertzeko arrazoirik, epaimahaiak aginduko du izangai horiei baja emateko hautapen-prozesuan, eta, ondorioz, praktiketako funtzionario izaera galduko dute.

Prestakuntza-ikastaroa gainditzen duen izangaiak, baldin hautapen-prozesuan baja ematen ez bazaio gaitasun psikofisikoa galtzeagatik, praktiketako funtzionarioa izaten segituko du lanpostuaz jabetu arte.

Prestakuntza-ikastaroaren kalifikazioa “gai” edo “ez gai” izanen da.

Prestakuntza-ikastaroan Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak izangaiei ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio epaimahaiarentzat.

8.–Proben eta prestakuntza-ikastaroaren balorazioa.

8.1. Lehen probak 100 puntuko balorazioa izanen du gehienez. Probak test motako ariketa bat izanen du, II. eranskineko gaiei buruzkoa; bertan, hiru erantzun eskainiko dira galdera bakoitzerako, baina bat bakarra izanen da zuzena. Epaimahaiak ezarriko du probaren iraupena.

Ongi erantzundako galdera bakoitzak puntu bateko puntuazioa izanen du. Gaizki erantzundako galdera bakoitzak 0,50eko balorazio negatiboa izanen du. Bazterturik geldituko dira lehen ariketa honetan 50 puntura iristen ez diren izangaiak.

8.2. Gaitasun fisikoa neurtzeko probetan, ariketa bakoitzak 5-10 puntu bitarteko kalifikazioa izanen du. “Ez gai” joko dira deialdiaren III. eranskinean ezarritako gutxienekoak gainditzen ez dituztenak, eta, ondorioz, bazterturik geldituko dira.

–Baloi medizinala jaurtitzeko testa.

–Uretako trebetasun proba.

–Zalutasun ariketa. (Barrow testa).

–Erresistentzia lasterketa (Cooper testa).

–Indar-erresistentziako eta koordinazioko proba. (Alboko jauzien testa).

8.3. Proba psikoteknikoa 0tik 50 puntura bitarte kalifikatuko da. Bazterturik geldituko da ariketa honetan 25 puntu lortzen ez dituen izangaia.

8.4. Proba medikoetan izangaiei “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen zaie. “Gai” kalifikazioa lortzen ez dutenak bazterturik geldituko dira.

8.5. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen ez dutenak ere bazterturik geldituko dira oposiziotik. Prestakuntza-ikastaroan Nafarroako Segurtasun Eskolak izangaiei ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio epaimahaiarentzat.

8.6. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan, izangaiak “gai” edo “ez gai” kalifikatuko dira.

9.–Gainditu dutenen zerrenda eta izendapen proposamena.

Kalifikazio epaimahaik, izangaiek prestakuntza-ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, espedientean jasoko ditu, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko du (oposizioan ateratako puntuazio osoaren arabera), eta Alkatetzari igorriko dio gainditu duten izangaien aldeko izendapen proposamena. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.–Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Izendapena.

Eskatutako agiriak aurkeztu ondoren, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, Udaleko tokiko funtzionario izendatuko da oposizioa gainditu duen izangaia.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.2. Jabetza hartzea.

Izangaiak izendapenean zehazten den egunean jabetu beharko du lanpostuaz. Udaltzain lanpostuaz jabetzeak berekin ekarriko du praktiketako funtzionario izateari uztea.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako egunean lanpostua hartzen ez duenak Udalean sartzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede den lanposturako izendatua izan ondoren, Udalean sartu eta funtzionario bihurtzen den izangaia Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu, eta hartan alta emanen zaio araubide horren babesean, salbu jadanik afiliaturik badago edo Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako beste araubide batean izena emana bada; orduan, eta izendatu aurretik, babes araubide horretan segitzea ala Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea aukeratzen ahalko du.

11.–Datu pertsonalen babesa.

–Datuen babesa. Tafallako Udala da datuen tratamenduaren arduraduna, enplegu deialdiak kudeatzeko helburuz eta botere publikoak baliatuz erabiliko diren datu pertsonalei dagokienez.

–Oinarri juridikoa: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginari buruzko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua eta interesdunak eskabidea aurkeztean emaniko adostasuna.

–Datuak gordeko diren denbora: datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak.

–Datuen hartzaileak: datuak organo judizialei eta ordezkari sindikalei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta Udalaren webgunean eta iragarki-taulan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

–Eskubideak: jakinarazten dizugu badituzula datuetan sartzeko eskubidea, datu horiek zuzentzeko eskubidea, zuzenak ez badira, eta datuak ezerezteko eskubidea, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horiek erabiltzeko, jo beharko duzu Erregistro Orokorrera (Nafarroako Frantzisko 5, 31300 Iruñea), edo egoitza elektronikora (www.tafalla.es). Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen tokiko organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Tafallan, 2022ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (DOC).

II. ERANSKINA

Lehen probarako gai-zerrenda

1.–Espainiako 1978ko Konstituzioa.

2.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.

3.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

4.–2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa.

5.–Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.

6.–4/1997 Lege Organikoa, abuztuaren 4koa, Segurtasun Indar eta Kidegoek eremu publikoetan bideokamerak erabiltzeari buruzkoa.

7.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

8.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: Atariko titulua: zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa. I. titulua: arau-hauste penala. II. titulua: delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak.

9.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa. I. eta II. tituluak.

10.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa. I. eta II. tituluak.

11.–5/2012 Legea, uztailaren 6koa, Gai Zibil eta Merkataritzakoetako Bitartekaritzari buruzkoa.

12.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duena: Atariko titulua. I. titulua: legearen aplikazio esparrua. III. titulua: prozeduraren instrukzioa.

13.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalaren Legea onesten duena. II. liburua: I. titulua: salaketa. III. titulua: polizia judiziala. VI. titulua, II. kapitulua: atxiloketa. IV. kapitulua: defentsa eskubideaz baliatzea, abokatuaren laguntza, eta atxilotuei eta presoei eman beharreko tratua. VIII. titulua, I. kapitulua: toki itxian sartu eta hori miatzea. II. kapitulua: liburu eta paperak miatzea. III. kapitulua: idatzizko posta eta posta telegrafikoa geldiarazi eta irekitzea.

14.–6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, “Habeas Corpus” prozedura arautzen duena.

15.–8/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzkoa.

16.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

17.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa.

18.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituena.

19.–201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duena.

20.–202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, onesten duena establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa eta arautzen dituena enpresen eta lokalen erregistroak.

21.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

22.–Tafallako Udalaren Funtzionamendurako Erregelamendu Organikoa.

23.–Tafallako Udalaren ordenantza ez-fiskalak.

–Ordenantza, arautzen duena bide publikoa okupatzea ostalaritzako establezimenduei lotutako terrazekin.

–Trafikoko udal ordenantza eta Akats zuzenketa Trafikoko udal ordenantzan.

–Animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantza.

–Aisialdiko lokal pribatuak arautzen dituen testua.

–Ordenantza, gobernu ona, gardentasuna eta informazio publikoaren eskuragarritasuna arautzen dituena.

24.–Jokabide kodea legea betearazi behar duten funtzionarioentzat (34/169 Ebazpena, 1979ko abenduaren 17koa, Nazio Batuen Batzar Nagusiak emana). 690/1979 Ebazpena, Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarrak emana, poliziaren gaineko deklarazioa egiten duena. Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak Europar Batasuneko estatuei emandako 2001/10 Gomendioa, Poliziaren Etikaren Europako Kodeari buruzkoa. (Ministroen Kontseiluak emana 2001eko irailaren 19an, Ministroen Delegatuen 765. bilkuran).

25.–Tafallako udal antolamendua, erakundeak eta elkarteak, turismoa, zerbitzuak, geografia eta historia, Tafallako datuak, interes gida, kale izendegia, hiri- eta landa-ingurunea, Udalaren webguneko testuaren eta bertako planoaren arabera.

26.–Gaztelaniaren oinarrizko ortografia eta semantika lexikoa.

III. ERANSKINA

Bigarren probari dagozkion ariketak (gaitasun fisikoa)

1.–Baloi medizinala jaurtitzeko testa (5 kg gizonezkoek eta 2 kg emakumezkoek).

–Abiatzeko jarrera: zutik jaurtitze-marraren atzean, hankak bananduta eta oinak simetrikoki jarrita marraren atzean, baloia buruaren gainetik eta atzean, bi eskuekin helduta.

–Egiteko modua: baloia ahalik eta urrutien jaurtitzen da. Jaurtiketak simetrikoa behar du izan. Jaurtitzeko prozesuan, jaurtitzetik baloiak lurra ukitu bitarte, izangaiak ezin du oreka galdu, eta ezin dira oinak lurretik altxatu, nahiz eta orpoak altxatzen ahal diren.

Distantzia neurtuko da jaurtitzeko marratik baloiak lurrean lehen aldiz erortzean utzitako arrastora, zehazki, arrasto horrek marratik hurbilen duen aldera.

Bi saio egin daitezke; lehenengoa balioduna bada ez da bigarrenik eginen.

Gainditu beharrekoen taula, metrotan, eta bakoitzagatik emanen den sailkapena:

METROAK

PUNTUAK

Gizonak

Emakumeak

6 baino gutxiago

4 baino gutxiago

Ez gai

6 - 6,5 artean

4 - 4,5 artean

5,0

6,6 - 7 artean

4,6 - 5 artean

6,0

7,1 - 7,5 artean

5,1 - 5,5 artean

7,0

7,6 - 8 artean

5,6 - 6 artean

8,0

8,1 - 8,5 artean

6,1 - 6,5 artean

9,0

8,6 edo gehiago

6,6 edo gehiago

10,0

2.–Uretako trebetasun proba. 50 metro estilo librean.

–Deskripzioa: Joan-etorria egin behar da igerian, estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean.

Ezin izanen da erabili urpeko betaurrekorik, ez eta urpean ibiltzeko beste tresnarik ere, baina bai igeriketa-betaurrekoak.

–Egiteko modua: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretan murgildu eta 50 metro igerian eginen ditu, hasieran ur azalean eta gero urpean, ahalik eta denbora laburrenean.

Saio bakarra eginen da.

Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:

  • Kortxo-ilarak edo igerilekuko alboko kaleak erabiltzen baditu euskarri moduan edo bulkatzeko.
  • Igerilekuaren ertzei heltzen badie atseden hartzeko.
  • Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz bulkada hartzen badu.
  • Kalez aldatzen bada.
  • Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.
  • Baliorik gabeko bi irteera egiten baditu.

–Puntuazioa: eskala honen arabera emanen da (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko).

Ikus taula osoa.

DENBORA

PUNTUAK

Gizonak

Emakumeak

51” edo gehiago

56” edo gehiago

Ez gai

50” edo gehiago

55” edo gehiago

5,0

49”,9tik 47”-ra

54”,9tik 53”-ra

5,5

46”,9tik 44”-ra

52”,9tik 51”-ra

6,0

43”,9tik 41”-ra

50”,9tik 49”-ra

6,5

40”,9tik 39”-ra

48”,9tik 47”-ra

7,0

38”,9tik 37”-ra

46”,9tik 45”-ra

7,5

36”,9tik 35”-ra

44”,9tik 43”-ra

8,0

34”,9tik 33”-ra

42”,9tik 41”-ra

8,5

32”,9tik 31”-ra

40”,9tik 39”-ra

9,0

30”,9tik 29”-ra

38”,9tik 37”-ra

9,5

28”,9 edo gutxiago

36”,9 edo gutxiago

10,0

3.–Zalutasun proba. (Barrow testa).

–Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren gibelean.

–Egiteko modua: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea “zortzi” baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, lehenik alde batera, eta gero, beste aldera (A eta B ibilbideak grafikoan). Ibilbide bakoitzean, bi saiakera egin daitezke. Bigarren saioa eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Zirkuituaren eskema:

L2211346_0.pdf

Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 26”8 segundo gizonezkoentzat, eta 27”8 segundo emakumeentzat.

Saioa baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

a) Zutoin bat botatzen badu.

b) Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.

c) –Ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).

–Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Segundo-ehunenak alde batera utziko dira. Fotozelula sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

Ikus taula osoa.

DENBORA

NOTA

Gizonezkoak

Emakumeak

26”8 baino gehiago

27”8 baino gehiago

Baztertua

26”8 - 25”,9 artean

27”8 - 26”,9 artean

5,0

25”8 - 25”2 artean

26”8 - 26”0 artean

5,5

25”1 - 24”5 artean

25”9 - 25”5 artean

6,0

24”4 - 23”8 artean

25”4 - 25”0 artean

6,5

23”7 - 23”1 artean

24”9 - 24”6 artean

7,0

23”0 - 22”4 artean

24”5 - 24”2 artean

7,5

22”2

24”1 - 23”9 artean

8,0

22”0

23”8 - 23”6 artean

8,5

21”1

23”5

9,0

22”0

23”4

9,5

21”9 edo gutxiago

23”3 edo gutxiago

10,0

4.–Erresistentzia lasterketa (Cooper testa).

–Abiatzeko jarrera: zutik, irteera-marraren atzean.

–Egiteko modua: lasterka edo ibilian, 12 minutuan ahalik eta tarterik luzeena egin beharko da.

  • Gizonezkoak, 2.250 metro baino gutxiago, ez gai; 2.250 metro edo gehiago, gai.
  • Emakumezkoak, 2.000 metro baino gutxiago, ez gai; 2.000 metro edo gehiago, gai.

Ikus taula osoa.

METROAK

NOTA

Gizonezkoak

Emakumeak

2.250 m baino gutxiago

2.000 m baino gutxiago

Baztertua

2.250 - 2.375 artean

2.000 - 2.125 artean

5,0

2.375 - 2.500 artean

2.125 - 2.250 artean

5,5

2.500 - 2.625 artean

2.250 - 2.375 artean

6,0

2.625 - 2.750 artean

2.375 - 2.500 artean

6,5

2.750 - 2.875 artean

2.500 - 2.625 artean

7,0

2.875 - 3.000 artean

2.625 - 2.750 artean

7,5

3.000 - 3.125 artean

2.750 - 2.875 artean

8,0

3.125 - 3.250 artean

2.875 - 3.000 artean

8,5

3.250 - 3.375 artean

3.000 - 3.125 artean

9,0

3.375 - 3.500 artean

3.125 - 3.250 artean

9,5

3.500 edo gehiago

3.250 edo gehiago

10,0

5.–Indar-erresistentziako eta koordinazioko proba. (Alboko jauzien testa).

–Deskripzioa: lurretik 25 zentimetrora dagoen listoi baten gainetik jauzi egin beharko da, 30 segundoz etenik gabe, oinak elkarturik edo paraleloan daudela. Zenbat jauzi egiten diren kontatuko da.

–Abiatzeko jarrera: izangaia zutik jarriko da, listoiaren ondoan saiheska, bi oinak elkarturik edo paraleloan. Kontrolatzaileak “ya” esatean, jauzika hasiko da, gelditu gabe.

Bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Gutxienez bi minutuko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

  • Listoia botatzen badu.
  • Jauzi bat errepikatzen badu listoiaren alde berean.
  • Jauzien erritmoa eteten badu 30 segundoak bukatu baino lehen, eta gelditzen bada.
  • Jauzi bat bukatuta listoia oinen artean gelditzen bazaio.
  • Lurra bi oinekin batera ukitzen ez badu.

–Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK

NOTA

Gizonezkoak

Emakumeak

50 baino gutxiago

30 baino gutxiago

Baztertua

50 - 54 artean

30 - 35 artean

5,0

55 - 57 artean

35 - 37 artean

5,5

58 - 60 artean

38 - 40 artean

6,0

61 - 63 artean

41 - 43 artean

6,5

64 - 66 artean

44 - 46 artean

7,0

67 - 69 artean

47 - 49 artean

7,5

70

50 - 52 artean

8,0

71

53 - 54 artean

8,5

72

55 - 56 artean

9,0

73

57 - 58 artean

9,5

74 edo gehiago

59 edo gehiago

10,0

IV. ERANSKINA

Deialditik baztertzeko arrazoi medikoak

1.–Ikusmena. Begien sistema.

–Zuzendu gabeko ikusmen zolitasuna:

  • 4/10 bi begietan, edo
  • 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
  • 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.

–Ikuseremu monokularra: plano horizontalean, ez da 120°-tik beherakoa izanen, eta ez da murrizketa nabarmenik izanen ikuseremuaren ezein meridianotan.

–Diplopia.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Keratotomia erradiala.

2.–Entzumena. Entzumen sistema.

–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB edo gehiagoko galera monoaurala izatea entzumen-zolitasunean.

–Orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

3.–Hizketa.

–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazteko modukoak.

4.–Aparatu muskuloeskeletikoa.

–Artikulazioren baten galera anatomikoa edo ankilosia, eragin funtzionalaren arabera.

–Prozesu artikularrak, eragin funtzionalaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

–Eskoliosiak, 20° baino handiagoak.

–Zifosiak, 30° baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bat-egiteak eta ornoarteko diskoaren nahasmenduak.

–Espondilitis ankilosatzailea.

–Paget-en eritasuna.

–Osteoporosia eta osteomalazia (eragin funtzionalaren arabera).

–Fibromialgia.

–Deformazio anatomikoak (ondorio funtzionalen arabera).

5.–Digestio aparatua.

–Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.

–B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Gibeleko zirrosia.

–Behazun-zirrosi primarioa.

–Pankreatitis kronikoa.

–Fibrosi kistikoa.

–Abdomeneko paretako herniak, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoak.

–Uzki-esfinterraren gutxiegitasuna.

6.–Zirkulazio-aparatua.

–Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

–Arritmiak eta blokeoak: eszitazio aurreko sindromeak eta bihotzeko erritmoaren edo eroapenaren nahasmendu guztiak, honako hauek salbu: arritmia sinusala, estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako blokeo aurikulobentrikularra, eskuineko adarraren blokeo osoa eta ezkerreko adarraren hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

–Balbulopatiak.

–Miokardiopatiak.

–Perikardiopatia kronikoak.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Hipertentsio arteriala (TASa > 140 eta TADa > 90).

–Hipotentsioa (TASa < 90 eta TADa < 45).

–Gutxiegitasun benosoa eta linfatikoa.

7.–Arnas aparatua.

–Arnas aparatuko gaitz kronikoak (bronkitis kronikoa, buxadurazko arnas gaixotasun kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).

–Pleurako isuri errepikatuak.

–Berezko pneumotorax errepikatuak.

–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

–Asma eta bronkioetako hiperreaktibotasuna.

8.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizatzaileak.

–Neurona motorraren eritasunak.

–Ataxiak.

–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en eritasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien gaitz iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta lotura neuromuskularraren bestelako nahasmenduak.

–Bertigoak.

–Siringomielia.

–Hidrozefalia.

–Miopatiak.

–Nerbio-sistema zentraleko lesioaren ondoriozko paralisia.

–Paralisi periferikoak, eragin funtzionalaren arabera.

–Nerbio-sistema periferikoko eritasunak, eragin funtzionalaren arabera.

–Neke kronikoaren sindromea.

–Anosmia.

Beste nahasmendu motor batzuk (tikak, estereotipia motorrak, loaren nahasmenduak), giza harremanetan eta lanean duten eraginaren arabera.

9.–Nahasmendu psikiatrikoak.

–Nahasmendu mental organikoak, salbu eta prozesu automugatuak eta itzulgarriak.

–Nahasmendu mentalak eta jokabidearenak, substantzia psikotropikoen kontsumoaren ondoriozkoak (alkohola barne).

–Eskizofrenia eta bestelako nahasmendu psikotikoak.

–Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, depresio-nahasmendu errepikatuak, depresio-nahasmendu larria, nahasmendu distimikoak).

–Antsietate-nahasmenduak, ondorio kliniko nabarmena baldin badute.

–Bulkaden kontrolaren eta nortasunaren nahasmenduak, giza harremanetan eta lanean eragina dutenak.

10.–Sexu- eta gernu-aparatua.

–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Gernu-inkontinentzia.

–Giltzurrun-polikistosia.

11.–Sistema endokrinologikoa.

–Guruin endokrinoen gaixotasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzea mugatzen edo eragozten badu edo horretarako pronostiko kaltegarria badu.

–Ordezko terapia jarraitua behar duten gaixotasun endokrinometabolikoak.

–Bestelako gaixotasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo lanbide jarduerak berak dituen eskakizun operatiboek larriagotzen ahal dituztenak.

–Hipotalamo-hipofisario ardatzaren nahasmenduak.

–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Addison, Cushing, feokromozitoma eta giltzurrun gaineko guruinetako bestelako nahasmenduak.

–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

–Adenomatosi endokrino anizkoitza.

–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

12.–Larruazala, fanerak eta guruin exokrinoak.

–Orbainak eta larruazaleko prozesu kronikoak, baldin eta, haien hedadura, eragin funtzionala eta kokapena direla kausa, polizia eginkizunetan aritzeko gaitasuna gutxitzen badute.

13.–Odola eta organo hematopoietikoak.

–Aplasia medularra, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemiak anemiarekin.

–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Mieloma anizkoitzak eta Waldeström-en eritasuna.

–Hemofiliak eta hemostasiaren beste nahasmendu batzuk.

–Immunoeskasiak.

–Esplenektomia.

–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo eritropoietina erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

14.–Bestelakoak

–Amiloidosia.

–Kolagenosia.

–Lupus eritematoso sistemikoa.

–Artritis erreumatoidea.

–Esklerodermia.

–Sjögren-en sindromea.

–Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Obesitatea (GMI > 30).

15.–Ohar orokorrak.

–Patologia baztertzaileak ebaluazio mahaiak baloratuko ditu eragin funtzionalaren arabera eta polizia lanetan aritzeari begira eginen den pronostikoaren arabera.

–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Eragin funtzionala duten bestelako gaitzak, zeinahi aparatu edo sistematakoak, ebaluazio mahaiaren iritziz polizia lanetan aritzea eragozten baldin badute.

–Betiere, osasun azterketan, ez da eduki behar gidabaimena ukatzeko arrazoia izan daitekeen gaixotasunik edo urritasunik (2. taldea), Gidarien Erregelamendu Orokorraren IV. eranskinaren indarreko idazketaren arabera (beharrezko gaitasun psikofisikoak gidabaimena eskuratzeko edo haren indarraldia luzatzeko), eta, era berean, ez da kontsumitu behar ibilgailuak ez gidatzea edota makineria edo erreminta arriskutsuak ez erabiltzea aholkatzen duten medikamentuak edo bestelako substantziak, edo nabarmen eragin diezaioketenak udaltzain lanpostuari dagozkion zereginak gauzatzeko gaitasunari.

V. ERANSKINA

Baldintza fisikoak betetzeari buruzko adierazpena (DOC).

Iragarkiaren kodea: L2211346