178. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

767E/2022 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Artzibarko Udal Planaren aldaketa egituratzaile baten gaineko ingurumen txosten estrategikoa egiten duena. Aldaketak Saraguetako 32. poligonoko 65. lurzatiari eragiten dio, eta Miguel Ángel Cervantesek sustatu du.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Artzibarko Udalak 2022ko apirilaren 5ean onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2022ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 5ekoan.

Aldaketaren xedea da Saraguetako hiri-lurzoruaren eremua handitzea, 32. poligonoko 65B azpieremua gehituta, bi etxebizitza eraikitzeko. Lurzati misto bat da, Saraguetako herrigunearen iparraldean dagoena, eta 1.034,13 m²-ko azalera du; horietatik 580,48 m² nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezin gisa ageri dira.

Proposatutako erabilera-aldaketak ez du ingurumen ukipen nabarmenik sortzen, eta lur-azalera txiki bati eragiten dio; izan ere, herrigunearen ondoan dagoenez, ez du ingurumen balio aipagarririk, eta ez dago intereseko ezein naturagune babestutan sartuta. Egia da Saraguetako gunea eta Artzibarko beste zenbait landagune, multzoan harturik, paisaiaren aldetik interesa duten gune gisa nabarmentzen direla. Beraz, balio horiek aintzat harturik, etxebizitza berriak ezarriz gero, inguruko landaguneko paisaiarekin egoki integratu beharko lirateke.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Artzibarko Udal Planaren aldaketa egituratzaile baten gaineko ingurumen txosten estrategikoa egiten da, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketak Saraguetako 32. poligonoko 65. lurzatiari eragiten dio, eta Miguel Ángel Cervantesek sustatu du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Artzibarko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 4an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2211210