177. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Ultzanueta Mankomunitatearen estatutuen 18. artikuluan. Behin betiko onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen Batzarrak, 2021eko abenduaren 30ean egin ohiko bilkuran, honako hau onetsi zuen hasiera batez: “Ultzanuetan Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuen 18. artikulua aldatzea, Batzarra biltzeko deialdiaren jakinarazpen-epeari dagokionez”. Hasiera bateko onespen hori argitara eman zen 2022ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 25ean, bai eta Ultzama, Anue eta Odietako udalen iragarki-tauletan ere, eta ez zen alegaziorik ez aurkeztu ez jaso jendaurreko aldian. Nafarroako Gobernuak aldeko txostena eman eta gero, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen Batzarrak, 2022ko abuztuaren 24an, behin betiko onetsi zuen aldaketa egiteko espedientea. Hala bada, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 50. artikuluaren edukia (1. eta 3. apartatuak), argitara ematen da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuen testu berria 18. artikuluari dagokionez, behar diren ondorioetarako.

18. artikulua. Lehendakariak edo legez hura ordezten duenak eginen du bilkurarako deia. Kideei garaiz jakinaraziko zaie, bilkurako gaiak aztertzeko denbora nahikoa izan dezaten. Gutxienez 3 egun baliodun lehenago jakinarazi behar zaie.

Deialdian bilkuraren eguna, ordua eta tokia adieraziko dira, aztergaien zerrenda emanen da eta aztergaien berri izateko behar diren agiri guztiak erantsiko dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko abuztuaren 24an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2211611