177. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Zerga-tasak, tasak eta zergak 2022rako

Odietako Udalak, 2021eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak, 2022ko ekitaldian indarrean izanen direnak.

Behar zen iragarkia argitaratu zen 2021eko 266. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 23an, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten, 30 egun baliodunean. Epe horretan ez denez alegaziorik ez aurkeztu ez jaso, aipatu erabakia behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz jasorik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Horrenbestez, argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hona hemen:

Tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak, 2022ko ekitaldian indarra izanen dutenak.

Honako karga-tasa, tasa, prezio publiko eta udal zerga hauek aplikatzea erabaki da:

ZERGAK

Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,21.

Eraikuntzak, instalazioak eta obrak: %4,00.

Hiri-lurren balio-gehikuntza:

–Zerga-oinarria: onesten dira martxoaren 20ko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

–Karga-tasa: %16.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,1eko indizea onetsi da.

Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

–Karga-tasa, 1. urterako: %0,10.

–Karga-tasa, 2. urterako: %0,50.

–Karga-tasa, 3. urterako eta hurrengoetarako: %1.

TASAK

I.–Hirigintza-jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

I. epigrafea.–Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. artikuluaren eta harekin bat heldu direnen babesean emandako lizentziak (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

1.1.–Partzelazio-lizentziak: lizentzia bakoitza izapidetu eta ebazteko tasa: 65,00 euro.

Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da, kontuan hartu gabe partzelazioa azkenik gauzatzen den ala ez.

Obra lizentziak, bizitegi-eraikinak eraikitzeko edo birgaitzeko, eraisteko, eraberritzeko, instalazioetarako eta lizentzia behar duten gainerako ekintzetarako: tasa honen kuota kalkulatzeko, honako karga-tasa hau aplikatuko zaio 7. artikuluan xedatutakoaren arabera zehazten den zerga-oinarriari:

5.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 50,00 euro.

5.000,00 eurotik 15.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 70,00 euro.

15.000,00 eurotik 30.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 140,00 euro.

30.000,00 eurotik 60.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 210,00 euro.

60.000,00 eurotik 150.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 280,00 euro.

150.000,00 eurotik 300.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 350,00 euro.

300.000,00 eurotik 600.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 420,00 euro.

Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da, kontuan hartu gabe obra azkenik gauzatzen den ala ez.

1.3.–Eraikinak eta instalazioak lehenengoz erabili edo okupatzeko lizentziak: eraikinak lehenengoz erabili edo okupatzeko lizentzia bakoitza izapidetu eta ebazteagatik: 150,00 euro.

Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da, kontuan hartu gabe bizigarritasun zedula lortzen den ala ez.

1.4.–Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak: lizentzia bakoitza izapidetu eta ebazteagatik: 160,00 euro, obrak egiteagatik aplikatu beharreko tasaren zenbatekoa handiagoa denean izan ezik; kasu horretan, azken hori kobratuko da.

Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da, kontuan hartu gabe interesdunak/eskatzaileak eskatutako erabilera aldaketa gauzatzen duen ala ez.

Arau orokorrak: aipatu zenbatekoak kobratuko dira, orobat, erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren prozedura baliatzen den kasuetan.

II. epigrafea.–Hirigintza-dokumentuak izapidetzeari eta onesteari buruzko zerbitzu teknikoak edo administratiboak.

Izapidetzeagatik hirigintzako udal plana aldatzeko espedienteak, hiri-jarduketarako plan bereziak, plan berezi independenteak eta plan partzialak: 150,00 euro.

Izapidetzeagatik xehetasun-azterketen espedienteak, exekuzio-unitateen aldaketak, urbanizazio proiektuak, birpartzelazio proiektuak, konpentsazio-batzordeen estatutuak, hirigintza-hitzarmenak eta antzekoak: 100,00 euro.

Arau orokorrak:

Kasu horietan guztietan aplikatuko dira honako arau hauek:

–Prentsan eta/edo gainerako hedabideetan ateratzen diren iragarki eta argitalpenen zenbatekoa interesdunen/eskatzaileen kontura izanen da, baldin araudiaren arabera argitaratzea beharrezkoa bada.

–Espedientea behin betiko onetsitakoan, tasa honen zenbatekoa osorik kobratuko da, kontuan hartu gabe interesdunak/eskatzaileak uko egiten dion ala ez.

III. epigrafea.–Hirigintzako kontsultei erantzutea.

–Hirigintza arloko galderei erantzuteagatik, txostena eginez: 50,00 euro.

IV. epigrafea.–Udal katastroa aldatzeko espedienteetarako aholkularitza ematea eta dokumentazioa prestatzea (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa).

–Katastroan aldaketa egiteko espedienteak izapidetzeagatik: 50,00 euro.

–Gainera, izapidetze hori katastroa berrikusteko urtero ezarritako datetatik kanpo egiten denean, interesdunaren/eskatzailearen kontura izanen dira katastroa kudeatzeaz eta mantentzeaz arduratzen den enpresak (TRACASA) egindako lanak/zerbitzu teknikoak.

II.–Ordenantza fiskala, Ingurumena babeste aldera kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako eta jarduera kaltegabeetarako baimenak emateagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.

A.–Jarduera sailkaturako lizentzia: 400,00 euro.

B.–Jarduera sailkaturako lizentziaren berrikuspena: 200,00 euro.

C.–Jarduera sailkaturako lizentziaren aldaketa:

Aldaketa funtsezkoa: 400,00 euro.

Aldaketa ez-funtsezkoa: 200,00 euro.

D.–Irekitzeko lizentzia: 200,00 euro.

E.–Jarduera kaltegaberako lizentzia: 90,00 euro.

F.–Eskualdaketak eta aldaketak lizentzien titulartasunean: 90,00 euro.

H.–Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena: 150,00 euro.

Arau orokorrak:

Kasu horietan guztietan aplikatuko dira honako arau hauek:

–Prentsan eta/edo gainerako hedabideetan ateratzen diren iragarki eta argitalpenen zenbatekoa interesdunen/eskatzaileen kontura izanen da, baldin araudiaren arabera argitaratzea beharrezkoa bada.

–Espedientea behin betiko onetsitakoan, tasa honen zenbatekoa osorik kobratuko da, kontuan hartu gabe interesdunak/eskatzaileak uko egiten dion ala ez.

–Erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren prozedura baliatzen den kasuetan, aplikatu beharreko tasaren zenbatekoa izanen da prozedura normalean ezarritakoaren %75.

Aldaketa honek 2022ko zergaldian izanen du indarra, baina indarra izaten jarraituko du ondoko zergaldietan ere, Udalak ez badu beste aldaketarik egiten. Hala izanez gero, adierazitako tarifak kontsumoko prezioen indizearen arabera igoko dira.

Erripan (Odieta), 2022ko abuztuaren 24an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2211560