177. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARBARIN

Ordenantza, El Mostillero elkarlan eta ekintzailetzarako gunearen erabilera eta funtzionamendua arautzen dituena. Hasierako onespena

Barbaringo Udalak, 2022ko abuztuaren 10ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau: “El Mostillero elkarlan eta ekintzailetzarako gunearen erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza”. Hala bada, jendaurrean jarriko da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Espedientea hilabeteko epean egonen da ikusgai Lukingo Udalaren bulegoetan, bizilagunek eta interesdunek alegazioak edo oharrak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluan eta hurrengoetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. artikuluan eta hurrengoetan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Epea iragan eta alegaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Barbarinen, 2022ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Carmen Puerta Extremera.

Iragarkiaren kodea: L2211608