177. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

67/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden ikastetxeetan Batxilergoko irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen dituena.

ZIOEN AZALPENA

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldaketa garrantzitsuak egiten ditu aurreko arauaren testuan; legearen zioen azalpenean adierazten den moduan, aldaketa horietako asko jatorrizko testuan jasotako neurriak berrikusteko beharrari zor zaizkio, hezkuntza sistema XXI. mendeko erronka eta desafioei egokitzearren, Europar Batasunak eta UNESCOk 2020-2030 hamarkadarako zehaztutako helburuekin bat.

Batxilergoko irakaskuntzen antolaketari dagokionez, legearen testu berriak lau modalitate ezartzen ditu: Zientziak eta Teknologia, Giza eta Gizarte Zientziak, Arteak eta Orokorra; horrekin batera, modalitateetako ikasgai komunak definitzen ditu.

Apirilaren 5eko 243/2022 Errege Dekretuak, Batxilergoko gutxieneko irakaskuntzak eta antolamendua ezartzen dituenak, modalitate horien egitura eta ikasgai espezifikoak zehazten ditu, baita ikasleek egin beharreko ikasgai horien kopurua ere. Ezartzen da, halaber, aukerako ikasgaien eskaintza, eta hezkuntza administrazioei dagokiela haien antolamendua.

Nafarroako Gobernuak, lege organikoak berak zein aipatutako errege dekretuak emandako erantzukizuna bere gain hartuta, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko etapako irakaskuntzen curriculuma ezarri zuen ekainaren 29ko 72/2022 Foru Dekretuaren bidez.

Foru dekretu horren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoa betez, Hezkuntza Departamentuak arautu behar du Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden ikastetxeetan Batxilergoko irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia. Era berean, foru dekretu horren azken xedapenetako bigarrenean baimena ematen zaio hezkuntza arloko eskumena duen kontseilariari arau horretan ezarritakoa bete eta garatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko.

Hori guztia kontua hartuta, bidezkoa da, hortaz, garatzea ekainaren 29ko 72/2022 Foru Dekretuan erregelamendu bidez ezarritakoa, eta arautzea, foru agindu honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden ikastetxeetan Batxilergoko irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Eskola Kontseiluak nahitaezko txostena eman ondoren, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak baliatuta,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

1. Foru agindu honen helburua da Batxilergoko irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzea, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan eta ekainaren 29ko 72/2022 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat (foru dekretu horrek Batxilergoko irakaskuntzen curriculuma ezarri zuen Nafarroako Foru Komunitatean).

2. Foru agindu hau aplikatuko da Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta pribatu itunduetan, Hezkuntza Departamentuak behar bezala baimenduta badaude eta Batxilergoko irakaskuntzak ematen badituzte.

2. artikulua. Batxilergoa hezkuntza sistemaren esparruan.

1. Batxilergoak derrigorrezkoaren ondoko bigarren hezkuntza osatzen duten irakaskuntzetako bat da, beste hauekin batera: erdi mailako Lanbide Heziketa, Arteetako Lanbide Irakaskuntzak, bai Musika eta Dantzakoak bai erdi mailako Arte Plastikoak eta Diseinukoak, eta erdi mailako Kirol Irakaskuntzak.

2. Bi maila ditu, zenbait modalitatetan eta, hala dagokionean, bidetan garatzen da eta ikasgai komunen, modalitateko ikasgaien eta aukerako ikasgaien arabera antolatuta dago.

3. artikulua. Ezarpena.

1. 2022-2023 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak behar bezala baimenduta dauden ikastetxe publiko, pribatu eta pribatu itundu guztietan ezarriko dira Batxilergoko lehen mailako irakaskuntzak, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen ekainaren 29ko 72/2022 Foru Dekretuan araututakoak.

2. 2023-2024 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak behar bezala baimenduta dauden ikastetxe publiko, pribatu eta pribatu itundu guztietan ezarriko dira Batxilergoko bigarren mailako irakaskuntzak, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen ekainaren 29ko 72/2022 Foru Dekretuan araututakoak.

4. artikulua. Batxilergoko ikasketetan sartzea eta etapan jarraitzea.

1. Batxilergoko ikasketak egiten ahalko dituzte titulu hauetako bat dutenek:

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua.

–Lanbide Heziketako teknikari titulua edo goi mailako teknikari titulua.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua edo goi mailako teknikari titulua.

–Kirol teknikari titulua edo goi mailako kirol teknikari titulua.

2. Ikasleek lau urte eman ditzakete Batxilergoa ikasten, jarraian izan edo ez.

5. artikulua. Etaparen antolaketa.

1. Ikastetxeek eskain ditzaketen Batxilergoko modalitateak hauek dira:

–Arteak.

–Zientziak eta Teknologia.

–Giza eta Gizarte Zientziak.

–Orokorra.

2. Aurreko apartatuan aipatzen diren modalitateek egitura bakarra izanen dute, Arteen modalitateak izan ezik, bi bidetan antolatuko baita: batetik Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua eta bestetik Musika eta Arte Eszenikoak ingurukoa.

3. Batxilergoa ikasgai komunetan, modalitateko ikasgaietan eta aukerako ikasgaietan antolatuta egonen da.

4. Arte Plastiko, Irudi eta Diseinuaren bidean, Arteen modalitateko Batxilergoko irakaskuntzen egitura, dagozkien hizkuntza ereduen arabera, bai eta ikasgai bakoitzari eskainitako asteko eskolaldien kopurua ere, foru agindu honen I. eranskinean xedatutakoari egokituko zaio.

5. Musika eta Arte Eszenikoen bidean, Arteen modalitateko Batxilergoko irakaskuntzen egitura, dagozkien hizkuntza ereduen arabera, bai eta ikasgai bakoitzari eskainitako asteko eskolaldien kopurua ere, foru agindu honen II. eranskinean xedatutakoari egokituko zaio.

6. Zientzia eta Teknologiaren modalitatean, Batxilergoko irakaskuntzen egitura, dagozkien hizkuntza ereduen arabera, bai eta ikasgai bakoitzari eskainitako asteko eskolaldien kopurua ere, foru agindu honen III. eranskinean xedatutakoari egokituko zaio.

7. Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean, Batxilergoko irakaskuntzen egitura, dagozkien hizkuntza ereduen arabera, bai eta ikasgai bakoitzari eskainitako asteko eskolaldien kopurua ere, foru agindu honen IV. eranskinean xedatutakoari egokituko zaio.

8. Modalitate Orokorrean, Batxilergoko irakaskuntzen egitura, dagozkien hizkuntza ereduen arabera, bai eta ikasgai bakoitzari eskainitako asteko eskolaldien kopurua ere, foru agindu honen V. eranskinean xedatutakoari egokituko zaio.

9. Ikasleek, matrikulatuta dauden maila eta modalitatearen barruan edo, kasua bada, bidearen barruan, aukeratzen ahalko dute, alde batetik, aukeratzen ahal diren modalitateko ikasgai espezifiko guztien artean, eta, bestetik, aukerako ikasgai guztien artean. Horretarako, ikastetxeek modalitateetako ikasgai espezifiko guztiak eskainiko dituzte, eta, kasua bada, eskaintzen dituzten bide guztiak, bai eta aukerako ikasgai guztiak ere, foru agindu honen I., II., III., IV. eta V. eranskinetan xedatutako egituren arabera. Ikasgaiak eta bideak irakastea mugatzen ahalko da, baldin eta ikasle kopuru nahikorik ez baditu horiek aukeratu.

10. Horretarako, oro har, ikasleentzat aukerako gisa eskainitako ikasgaiak –modalitateko ikasgai espezifikoen barruan edo aukerako ikasgaien barruan– bakarrik irakatsiko dira gutxienez hogei ikaslek aukeratzen badituzte. Nolanahi ere, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egoera jakin batzuk baloratzen ahal ditu, eta nahiz eta modu orokorrean ezarritako gutxieneko ikasle kopurua baino gutxiago izan, baimentzen ahal du ikasgai horiek ematea.

6. artikulua. Aukerako ikasgaiak.

1. Lehen mailako aukerako ikasgaiak bi bloketan antolatuta egonen dira, eta honako ikasgai hauek osatuko dute:

–1. blokea: Kultura Zientifikoa, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak, Kultura Klasikoa eta ikastetxeek diseinatutako ikasgaiak.

–2. blokea: Atzerriko Bigarren Hizkuntza, Nafarroako Geografia eta Historia, aukeratutako modalitateko lehen mailako ikasgai espezifiko bat gutxienez, eta ikastetxeek diseinatutako ikasgaiak.

2. Bigarren mailako aukerako ikasgaiak bloke bakar batean ordenatuta egonen da, eta honako ikasgai hauek osatuko dute: Atzerriko Bigarren Hizkuntza, Nafarroako Geografia eta Historia, aukeratutako modalitateko bigarren mailako ikasgai espezifiko bat gutxienez, eta ikastetxeak diseinatutako ikasgaiak.

3. Ikasleek Nafarroako Geografia eta Historia ikasgaia bi ikasturteetako batean bakarrik ikasten ahalko dute, eta ikasleek ezinen dute ikasgai hori berriro aukeratu aurrez aukeratuta eta egina badute.

4. G eredua eta A eredua batera ematen dituzten ikastetxeetan matrikulatutako A ereduko ikasleek Euskara eta Literatura ikasgaia aukerako ikasgaien ordutegian emanen dute. Lehenengo mailan, zehazki, 2. blokeko ordutegian izanen da.

5. Lehenengo mailan erlijioa ikastea aukeratu duten ikasleek, foru agindu honen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, 1. blokeko ordutegian izanen dute.

7. artikulua. Atzerriko Bigarren Hizkuntza.

1. Oro har, Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikasten duten ikasleek etapa osoan izanen dute ikasgaia, eta etapa osoan irakatsiko dela bermatuko zaie. Ikasgaiaren programazioak bermatuko du bi mailetan koherentzia izanen duela.

2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Atzerriko Bigarren Hizkuntza izan ez duten ikasleek edo Batxilergoko lehenbiziko mailan izan ez dutenek aukera izanen dute Atzerriko Bigarren Hizkuntzako irakaskuntzetan sartzeko, lehenbiziko edo bigarren mailan hurrenez hurren. Aldez aurretik departamentu didaktikoak egindako proba bat gainditu behar da, eta horrek bermatuko du ikasleak badituela ezagupen egokiak ikasgai horretan eskatutako mailara sartzeko.

3. Salbuespen gisa, ikasleek Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikasteari uzten ahalko diote lehen maila amaitzean, baldin eta idatziz eskatzen badute, ikasleek beraiek –adinez nagusiak badira–, edo, bestela, haien gurasoek edo legezko tutoreek. Eskaera ikastetxeko zuzendariari bidaliko zaio, arrazoiak adierazita. Zuzendariak, dagokion koordinazio didaktikoko departamentuari kontsulta egin ondoren eta alegatutako arrazoiak kontuan hartuta, eskaeraren inguruan ebatziko du.

8. artikulua. Ikastetxeak diseinatutako ikasgaiak.

1. Beren autonomia baliatuz, ikastetxeek haiek diseinatutako ikasgaiak antolatzen ahalko dituzte, eta horiek aukerako ikasgaien artean eskainiko dira, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

–Eskaintza ikastetxearen ezaugarrien eta ikasleen behar eta espektatiba orokorren araberakoa izanen da.

–Beren ikasgaiak diseinatzea aukeratzen duten ikastetxeek inguruabar hori jaso beharko dute beren hezkuntza proiektuan eta Urteko Programazio Orokorraren urteko zehaztapenetan.

–Eskaintzen ahal diren ikasgaien kopuruari dagokionez, ikastetxeek diseinu propioko ikasgaiak eskaintzeak ez du inolako mugarik izanen.

2. Ikasgai bakoitzaren diseinuak honako alderdi hauek jaso beharko ditu:

–Ikasgaiaren justifikazioa, ikastetxeko hezkuntza proiektuari dagokionez.

–Ikasgaiaren curriculuma: konpetentzia espezifikoak eta, horietako bakoitzerako, funtsezko konpetentzien deskriptoreekiko lotura eta dagozkien ebaluazio irizpideak, bai eta oinarrizko jakintza gisa adierazitako edukiak ere.

–Hura garatzeko eskuragarri dauden materialak eta baliabide didaktikoak.

–Zer departamentu arduratuko den koordinazio didaktikoaz edo, halakorik izan ezean, zer espezialitatetakoak diren hura emateaz arduratuko diren irakasleak.

3. Ikastetxeek diseinu propioko ikasgaiak eskaintzea erabakitzen badute, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko diote, ikasturte bakoitzerako ezarritako epeen eta baldintzen arabera.

9. artikulua. Ordutegia.

Batxilergoko etaparen ordutegia honako irizpide hauen arabera antolatu beharko da:

a) Oro har, ordutegia antolatzeko, kontuan hartuko dira Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusi eskudunaren ebazpen honetan ezarritako baldintzak: urtero Batxilergoko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetako egutegia eta ordutegi orokorra egiteko jarraibideak xedatzen dituen ebazpena, hain zuzen ere.

b) Oro har, eskolak astelehenetik ostiralera izanen dira, goizez. G eta A hizkuntza ereduak ematen dituzten ikastetxeetan egunero sei eskolaldi izanen dira. D eredua eta dagokion A eredua ematen duten ikastetxeetan, berriz, zazpi eskolaldi izanen dira astean lau egunetan, eta sei beste egunean.

c) Ikasleek ordu erdiko jolas-ordua izanen dute egunean, goizaren erdialdean, oro har.

d) Oro har, eskolaldiak 55 minutukoak izanen dira.

e) Astean 34 eskolaldi dituzten hizkuntza ereduko ikastetxeek gehienez ere 50 minutuko bi eskolaldi ezartzen ahalko dituzte zazpi eskolaldi dituzten asteko egunetan. Kasu horietan, atsedenaldiak salbuespen egoera horren arabera moldatuko dira.

f) Foru agindu honen aplikazio-eremuan dauden ikastetxeek eskatzen ahalko dute eskola ordutegia luzatzeko, betiere lehen aipatutako urteko ebazpenean jasotako baldintzetan. Luzapen horrek ez du inola ere ekarriko ituna handitzea ikastetxe pribatu itunduetan, ez eta plantilla ere ikastetxe publikoetan, eta ez die inolako kosturik eraginen familiei.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengo xedapen gehigarria.–Erlijio irakaskuntza Batxilergoan.

1. Erlijio irakaskuntza Batxilergoan sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen ekainaren 29ko 72/2022 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat.

2. Batxilergoko etapan, erlijio irakaskuntzaren eskaintza derrigorrezkoa izanen da ikastetxeentzat eta borondatezkoa ikasleentzat.

Bigarren xedapen gehigarria.–Batxilergoa hiru ikasturtetan antolatzea.

1. Ikasleek hiru ikasturtetan egiten ahalko dute Batxilergoa, araubide arruntean, beren egoera pertsonalen –inguruabar iraunkor edo iragankorren– arabera gomendagarria bada. Halakoetan, ikasleek Batxilergoko bi mailetako zenbait ikasgai aldi berean ikasteko aukera izanen da.

2. Antolaketa neurri hori aplikatzen ahalko zaie egoera hauetakoren batean daudenei:

a) Etapa Musikako edo Dantzako Lanbide Irakaskuntzekin batera egiten ari direnei.

b) Goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izatea frogatzen dutenei.

c) Hezkuntza laguntzako berariazko premia izateagatik ohiko hezkuntza arretaz bestelakoa behar dutenei.

3. Horretarako, aukera hori baliatu nahi duten ikasleek etaparen hasieran antolaketa neurri horretan sartzea eskatuko diote ikastetxeko zuzendaritzari, eta aurreko atalean ezarritako edozein egoeratan daudela agiri bidez eta modu frogagarrian egiaztatzen duen dokumentazioa erantsiko dute. Oro har, eskaera ikasturtearen hasieran aurkeztu beharko da, edo, salbuespen gisa, kasuan kasuko ikasturtea hasten denetik ikasturte horretako lehen ebaluazioko notak eman ondorengo hirugarren egun baliodunera bitarteko aldian.

4. Ikastetxeko zuzendariak ebatziko ditu eskaerak, eta neurri hori hartzeko baimena emanen du, baldin eta aurretik zerrendatutako arrazoietako bat dagoela egiaztatzen bada.

5. Era berean, artikulu honen 3. atalean ezarritakoaren arabera, ikasleek antolaketa neurri horri heltzen ahalko diote alegatzen badute badirela beste inguruabar batzuk, eta horiek eragozten dietela irakaskuntzak ohiko moduan egitea eta dagokien ikasturteko ikasgai guztietara joaten ahalko direla ziurtatzea. Horretarako, ikastetxeak ikasleak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, ikastetxeko zuzendariak ebazpena eman beharko du. Ebazpena baiezkoa bada, behin-behinekoa izanen da, eta Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuari helaraziko zaio dagokion eskaera, azter dezan, espedientean dagoen gainerako dokumentazioarekin batera. Zerbitzu horrek beste txosten batzuk eskatzen ahal dizkie Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzuari eta/edo Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari. Kasua bada, horiek ere kontuan hartu eta behin betiko ebazpena emanen du.

6. Ikastetxeko zuzendariak edo, hala badagokio, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak antolamendu neurri hori onartu ondoren, ikasleek, oro har, antolamendu neurri horretan amaitu beharko dute Batxilergoa.

7. Ikastetxeko zuzendaritzak, ikasleei eta haien familiari entzun ondoren, ikasturte bakoitzean egin beharreko ikasgaien zerrenda zehaztuko du, eta lehentasuna duten ikasgaiekin eskaintzaren plangintza egokia bermatuko du.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Irakasleei ikasgaiak esleitzea.

1. Ikastetxe batean irakasten diren ikasgaiak ez badaude arauz koordinazio didaktikoko departamentu bati esleituta, edo koordinazio didaktikoko hainbat departamentutako irakasleek irakasten ahal badituzte, eta indarreko araudian ez badago ezarrita ikasgaiak emateko lehentasuna, ikastetxeko zuzendariak, Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak proposatuta, ikastetxeko koordinazio didaktikoko departamentu bati edo irakasleen espezialitate bati atxikiko dizkio irakaskuntza horiek.

2. Nolanahi ere, ikastetxeko zuzendariak Kultura Zientifikoa, Kultura Klasikoa, Nafarroako Geografia eta Historia eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak ikasgaiak esleitzeko, honako hauek bete behar dira:

a) Kultura zientifikoa: Kultura Zientifikoa ikasgaia, ikastetxeko zuzendariak erabakitzen duenaren arabera, Biologia eta Geologia edo Fisika eta Kimika espezialitateetako irakasleei esleitu behar zaie.

b) Kultura Klasikoa: Kultura Klasikoa ikasgaia, ikastetxeko zuzendariaren irizpidearen arabera, Latina edo Grekoa espezialitateetako irakasleei esleitu behar zaie.

c) Nafarroako Geografia eta Historia: Nafarroako Geografia eta Historia ikasgaia Geografia eta Historia espezialitateko irakasleei esleitu behar zaie.

d) Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak ikasgaia, ikastetxeko zuzendariak erabakitzen duenaren arabera, Informatika edo Teknologia espezialitateetako irakasleei esleitu behar zaie. Ikastetxeak ez badu espezialitate horietako irakaslerik, ikastetxeko zuzendariak esleitu beharko dizkio irakaskuntza horiek ikastetxeko koordinazio didaktikoko departamentuetako bati edo irakasleen espezialitateren bati.

Laugarren xedapen gehigarria.–Antolatzeko autonomia.

Foru agindu honetan adierazitakoez bestelako ordutegi antolamenduak esperimentatu nahi dituzten ikastetxeek antolamendu horiek eskatu beharko dizkiote, arrazoituta, Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusi eskudunari, baimena eman dezan. Betiere, bermatu beharko dute Batxilergoaren antolamendua eta gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituen apirilaren 5eko 243/2022 Errege Dekretuaren IV. eranskinean jasotako ikasgai bakoitzaren gutxieneko ordutegia.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Hezkuntza eskaintza.

Hezkuntza Departamentuak zehaztuko ditu Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeek emanen dituzten Batxilergoko modalitateak eta, kasua bada, bideak.

Seigarren xedapen gehigarria.–Ikastetxe pribatuen eta pribatu itunduen titularren eskumenak.

Foru agindu honetan xedatutakoa ikastetxe pribatu eta pribatu itunduei aplikatuko zaie, ikastetxe horien titularrek dituzten eskumenei kalterik egin gabe.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Xedapen iragankor bakarra.–Araudiaren indarraldia.

2022-2023 ikasturtean, Batxilergoko bigarren maila Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 15eko 47/2015 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera arautuko da. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuko ikastetxeetan Batxilergoko irakaskuntzen ezarpena arautzen da, egitura garatzen eta ordutegia finkatzen.

XEDAPEN INDARGABETZAILEAK

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetutako arauak.

1. Indargabetzen da 47/2015 Foru Agindua, maiatzaren 15ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuko ikastetxeetan Batxilergoko irakaskuntzen ezarpena arautzen da, egitura garatzen eta ordutegia finkatzen.

2. Maila bereko edo apalagoko xedapenetan, indargabeturik dago foru agindu honetan ezarritakoaren aurka doan oro.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 26an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

I. ERANSKINA

Batxilergoko Arteen modalitateko egitura eta ordutegien antolaketa

Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua bidea.

–Batxilergoko lehen maila.

IKASGAIAK

EREDUA

G

A (G/A)

D

A (D/A)

IKASGAI KOMUNAK

Filosofia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura I

4

4

4

4

Euskara eta Literatura I

-

-

4

4

Atzerriko Hizkuntza I

3

3

3

3

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

2

MODALITATEA

Marrazketa Artistikoa I

4

4

4

4

(2 ikasgai)

Ikus-entzunezkoaren Kultura / Marrazketa Teknikoa Arte Plastikoei eta Diseinuari Aplikatua I / Proiektu Artistikoak / Bolumena

8

8

8

8

AUKERA

Erlijioa

2

2

2

2

AUKERAKO IKASGAIAK

B1

Kultura Zientifikoa / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak / Kultura Klasikoa / Ikastetxeek diseinatutako ikasgaiak

B2

Atzerriko Bigarren Hizkuntza / Nafarroako Geografia eta Historia / Gutxienez ikasgai espezifiko bat, 1. mailakoa, modalitatekoa / Ikastetxeek diseinatutako ikasgaiak / Euskara eta Literatura I (1)

4

4

4

4

30

30

34

34

(1)

–G/A ikastetxeetan, A ereduko ikasleek nahitaez ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegiaren barruan.

–D eta D/A ikastetxeetan, D zein A ereduko ikasleek ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegitik kanpo.

–Batxilergoko bigarren maila.

IKASGAIAK

EREDUA

G

A (G/A)

D

A (D/A)

IKASGAI KOMUNAK

Espainiako Historia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura II

4

4

4

4

Euskara eta Literatura II

-

-

4

4

Atzerriko Hizkuntza II

4

4

4

4

Filosofiaren Historia

3

3

3

3

MODALITATEA

Marrazketa Artistikoa II

4

4

4

4

(2 ikasgai)

Marrazketa Teknikoa Arte Plastikoei eta Diseinuari Aplikatuta II / Diseinua / Oinarri Artistikoak / Adierazpen Grafiko-plastikoko Teknikak

8

8

8

8

AUKERAKO IKASGAIAK

Atzerriko Bigarren Hizkuntza / Nafarroako Geografia eta Historia / Gutxienez ikasgai espezifiko bat, 2. mailakoa, modalitatekoa / Ikastetxeek diseinatutako ikasgaiak / Euskara eta Literatura II (1)

4

4

4

4

30

30

34

34

(1)

–G/A ikastetxeetan, A ereduko ikasleek nahitaez ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegiaren barruan.

–D eta D/A ikastetxeetan, D zein A ereduko ikasleek ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegitik kanpo.

II. ERANSKINA

Batxilergoko Arteen modalitateko egitura eta ordutegien antolaketa

Musika eta Arte Eszenikoak bidea.

–Batxilergoko lehen maila.

IKASGAIAK

EREDUA

G

A (G/A)

D

A (D/A)

IKASGAI KOMUNAK

Filosofia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura I

4

4

4

4

Euskara eta Literatura I

-

-

4

4

Atzerriko Hizkuntza I

3

3

3

3

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

2

MODALITATEA

Musika Analisia I / Arte Eszenikoak I

4

4

4

4

(2 ikasgai)

Musika Analisia I /Arte Eszenikoak I / Korua eta Ahots Teknika I / Ikus-entzunezkoen Kultura / Musika Hizkuntza eta Praktika

8

8

8

8

AUKERA

Erlijioa

2

2

2

2

AUKERAKO IKASGAIAK

B1

Kultura Zientifikoa / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak / Kultura Klasikoa / Ikastetxeek diseinatutako ikasgaiak

B2

Atzerriko Bigarren Hizkuntza / Nafarroako Geografia eta Historia / Gutxienez ikasgai espezifiko bat, 1. mailakoa, modalitatekoa / Ikastetxeek diseinatutako ikasgaiak / Euskara eta Literatura I (1)

4

4

4

4

30

30

34

34

(1)

–G/A ikastetxeetan, A ereduko ikasleek nahitaez ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegiaren barruan.

–D eta D/A ikastetxeetan, D zein A ereduko ikasleek ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegitik kanpo.

–Batxilergoko bigarren maila.

IKASGAIAK

EREDUA

G

A (G/A)

D

A (D/A)

IKASGAI KOMUNAK

Espainiako Historia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura II

4

4

4

4

Euskara eta Literatura II

-

-

4

4

Atzerriko Hizkuntza II

4

4

4

4

Filosofiaren Historia

3

3

3

3

MODALITATEA

Musika Analisia II / Arte Eszenikoak II

4

4

4

4

(2 ikasgai)

Musika Analisia II /Arte Eszenikoak II / Korua eta Ahots Teknika II / Musikaren eta Dantzaren Historia / Literatura Dramatikoa

8

8

8

8

AUKERAKO IKASGAIAK

Atzerriko Bigarren Hizkuntza / Nafarroako Geografia eta Historia / Gutxienez ikasgai espezifiko bat, 2. mailakoa, modalitatekoa / Ikastetxeek diseinatutako ikasgaiak / Euskara eta Literatura II (1)

4

4

4

4

30

30

34

34

(1)

–G/A ikastetxeetan, A ereduko ikasleek nahitaez ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegiaren barruan.

–D eta D/A ikastetxeetan, D zein A ereduko ikasleek ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegitik kanpo.

III. ERANSKINA

Batxilergoko Zientzien eta Teknologiaren modalitateko egitura eta ordutegien antolaketa

–Batxilergoko lehen maila.

IKASGAIAK

EREDUA

G

A (G/A)

D

A (D/A)

IKASGAI KOMUNAK

Filosofia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura I

4

4

4

4

Euskara eta Literatura I

-

-

4

4

Atzerriko Hizkuntza I

3

3

3

3

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

2

MODALITATEA

Matematika I

4

4

4

4

(2 ikasgai)

Biologia, Geologia eta Ingurumen Zientziak / Marrazketa Teknikoa I / Fisika eta Kimika / Teknologia eta Ingeniaritza I

8

8

8

8

AUKERA

Erlijioa

2

2

2

2

AUKERAKO IKASGAIAK

B1

Kultura Zientifikoa / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak / Kultura Klasikoa / Ikastetxeek diseinatutako ikasgaiak

B2

Atzerriko Bigarren Hizkuntza / Nafarroako Geografia eta Historia / Gutxienez ikasgai espezifiko bat, 1. mailakoa, modalitatekoa / Ikastetxeek diseinatutako ikasgaiak / Euskara eta Literatura I (1)

4

4

4

4

30

30

34

34

(1)

–G/A ikastetxeetan, A ereduko ikasleek nahitaez ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegiaren barruan.

–D eta D/A ikastetxeetan, D zein A ereduko ikasleek ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegitik kanpo.

–Batxilergoko bigarren maila.

IKASGAIAK

EREDUA

G

A (G/A)

D

A (D/A)

IKASGAI KOMUNAK

Espainiako Historia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura II

4

4

4

4

Euskara eta Literatura II

-

-

4

4

Atzerriko Hizkuntza II

4

4

4

4

Filosofiaren Historia

3

3

3

3

MODALITATEA

Matematika II / Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II

4

4

4

4

(2 ikasgai)

Biologia, Geologia eta Ingurumen Zientziak / Marrazketa Teknikoa II / Fisika / Kimika / Teknologia eta Ingeniaritza II

8

8

8

8

AUKERAKO IKASGAIAK

Atzerriko Bigarren Hizkuntza / Nafarroako Geografia eta Historia / Gutxienez ikasgai espezifiko bat, 2. mailakoa, modalitatekoa / Ikastetxeek diseinatutako ikasgaiak / Euskara eta Literatura II (1)

4

4

4

4

30

30

34

34

(1)

–G/A ikastetxeetan, A ereduko ikasleek nahitaez ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegiaren barruan.

–D eta D/A ikastetxeetan, D zein A ereduko ikasleek ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegitik kanpo.

IV. ERANSKINA

Batxilergoko Giza eta Gizarte Zientzien modalitateko egitura eta ordutegien antolaketa

–Batxilergoko lehen maila.

IKASGAIAK

EREDUA

G

A (G/A)

D

A (D/A)

IKASGAI KOMUNAK

Filosofia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura I

4

4

4

4

Euskara eta Literatura I

-

-

4

4

Atzerriko Hizkuntza I

3

3

3

3

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

2

MODALITATEA

Latina I / Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I

4

4

4

4

(2 ikasgai)

Ekonomia / Grekoa I / Mundu Garaikidearen Historia / Latina I / Literatura Unibertsala / Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I

8

8

8

8

AUKERA

Erlijioa

2

2

2

2

AUKERAKO IKASGAIAK

B1

Kultura Zientifikoa / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak / Kultura Klasikoa / Ikastetxeek diseinatutako ikasgaiak

B2

Atzerriko Bigarren Hizkuntza / Nafarroako Geografia eta Historia / Gutxienez ikasgai espezifiko bat, 1. mailakoa, modalitatekoa / Ikastetxeek diseinatutako ikasgaiak / Euskara eta Literatura I (1)

4

4

4

4

30

30

34

34

(1)

–G/A ikastetxeetan, A ereduko ikasleek nahitaez ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegiaren barruan.

–D eta D/A ikastetxeetan, D zein A ereduko ikasleek ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegitik kanpo.

–Batxilergoko bigarren maila.

IKASGAIAK

EREDUA

G

A (G/A)

D

A (D/A)

IKASGAI KOMUNAK

Espainiako Historia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura II

4

4

4

4

Euskara eta Literatura II

-

-

4

4

Atzerriko Hizkuntza II

4

4

4

4

Filosofiaren Historia

3

3

3

3

MODALITATEA

Latina II / Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II

4

4

4

4

(2 ikasgai)

Enpresa eta Negozio Ereduen Diseinua / Geografia / Grekoa II / Artearen Historia / Latina II / Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II

8

8

8

8

AUKERAKO IKASGAIAK

Atzerriko Bigarren Hizkuntza / Nafarroako Geografia eta Historia / Gutxienez ikasgai espezifiko bat, 2. mailakoa, modalitatekoa / Ikastetxeek diseinatutako ikasgaiak / Euskara eta Literatura II (1)

4

4

4

4

30

30

34

34

(1)

–G/A ikastetxeetan, A ereduko ikasleek nahitaez ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegiaren barruan.

–D eta D/A ikastetxeetan, D zein A ereduko ikasleek ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegitik kanpo.

V. ERANSKINA

Batxilergoko modalitate Orokorreko egitura eta ordutegien antolaketa

–Batxilergoko lehen maila.

IKASGAIAK

EREDUA

G

A (G/A)

D

A (D/A)

IKASGAI KOMUNAK

Filosofia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura I

4

4

4

4

Euskara eta Literatura I

-

-

4

4

Atzerriko Hizkuntza I

3

3

3

3

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

2

MODALITATEA

Matematika Orokorrak

4

4

4

4

(2 ikasgai)

Ikastetxeko modalitateko ikasgaiak, 1. mailakoak / Ekonomia, Ekintzailetza eta Enpresa Jarduera

8

8

8

8

AUKERA

Erlijioa

2

2

2

2

AUKERAKO IKASGAIAK

B1

Kultura Zientifikoa / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak / Kultura Klasikoa / Ikastetxeek diseinatutako ikasgaiak

B2

Atzerriko Bigarren Hizkuntza / Nafarroako Geografia eta Historia / Gutxienez ikasgai espezifiko bat, 1. mailakoa, modalitatekoa / Ikastetxeek diseinatutako ikasgaiak / Euskara eta Literatura I (1)

4

4

4

4

30

30

34

34

(1)

–G/A ikastetxeetan, A ereduko ikasleek nahitaez ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegiaren barruan.

–D eta D/A ikastetxeetan, D zein A ereduko ikasleek ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegitik kanpo.

–Batxilergoko bigarren maila.

IKASGAIAK

EREDUA

G

A (G/A)

D

A (D/A)

IKASGAI KOMUNAK

Espainiako Historia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura II

4

4

4

4

Euskara eta Literatura II

-

-

4

4

Atzerriko Hizkuntza II

4

4

4

4

Filosofiaren Historia

3

3

3

3

MODALITATEA

Zientzia Orokorrak

4

4

4

4

(2 ikasgai)

Ikastetxeko modalitateko ikasgaiak, 2. mailakoak / Mugimendu Kultural eta Artistikoak

8

8

8

8

AUKERAKO IKASGAIAK

Atzerriko Bigarren Hizkuntza / Nafarroako Geografia eta Historia / Gutxienez ikasgai espezifiko bat, 2. mailakoa, modalitatekoa / Ikastetxeek diseinatutako ikasgaiak / Euskara eta Literatura II (1)

4

4

4

4

30

30

34

34

(1)

–G/A ikastetxeetan, A ereduko ikasleek nahitaez ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegiaren barruan.

–D eta D/A ikastetxeetan, D zein A ereduko ikasleek ikasiko dute Euskara eta Literatura, astean 4 eskolalditan, aukerako ikasgaien ordutegitik kanpo.

Iragarkiaren kodea: F2211614