175. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

257E/2022 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Artaxoako udal mugartean hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko eta konposta egiteko dagoen zentro baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzea. Instalazioaren titularra Desarrollos Medioambientales La Coya SL da.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 5eko 1180E/2016 Ebazpenaren bidez emana.

2021eko abuztuaren 3an, titularrak ingurumen baimen integratuan dauden baldintzak aldatzeko eskatu du, zehazki, instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan, zeina ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean jasota baitago, hondakin mota hauek sartzeko:

–Udal hondakinen frakzio konpostatu gabea eta antzekoak, 190501.

–Animalia- edo landare-jatorriko hondakinen frakzio konpostatu gabea, 190502.

–Zehaztapenik gabeko konposta, 190503.

–Beste kategoria batean zehaztuta ez dauden hondakinak, 190599.

–Hondakinen tratamendu mekanikoan sortutako bestelako hondakinak [materialen nahasketak barne], 191211 kodean zehaztutakoen bestelakoak direnak, 191212.

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, onargarria dela ondorioztatu du; izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin.

Ikusi da, kasu honetan, gertatzen direla Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko d) letran aurreikusitako inguruabarrak, eta, horrenbestez, bidezko da ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, bat etorriz Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan ezarritako administrazio prozedurarekin, iritzita ez dela beharrezkoa aldaketa espediente hau jendaurrean jartzea.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamar egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoari jarraikiz, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onartzea Artaxoako udal mugartean hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko eta konposta egiteko dagoen zentro baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzea. Horrenbestez, instalazioak eta jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Desarrollos Medioambientales La Coya SL da.

Bigarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen ez badira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotako ingurumen-diziplinako neurriak hartuko dira (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina), eta, subsidiarioki, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen-araubidean jasotakoak, ezertan galarazi gabe legeria sektorialean ezarritakoa, aurrerantzean ere aplikatu beharko baita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea Desarrollos Medioambientales La Coyara eta Artaxoako Udalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 8an.–Klima Aldaketaren Ataleko burua, Javier Vera Janín, Pedro Zuazo Onagoitia zerbitzuko zuzendariaren ordez (Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 291E/2019 Ebazpenean xedatutakoaren indarrez).

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones

Iragarkiaren kodea: F2211046