175. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 2a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Ofiziozko bajak biztanleen erroldan

Baztango Udaleko biztanleen erroldan ofiziozko bajaren honako espediente hau ezin izan denez jakinarazi, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da:

1.–Honako hauei ofiziozko baja-espedientea irekitzea, Toki Erakundeetako Biztanleen eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluan 54. artikuluari dagokionez aurreikusitakoarekin bat:

ESPEDIENTE ZENBAKIA

ABIZENAK-IZENA

29/2022

FERNANDES MARTINS ANDRADE, CARLOS

30/2022

LOPEZ GALO, HAROL ALI

31/2022

OMOROGBE, EVANS OSAWENDIA

2.–Espedientea ireki dela jakinaraztea eta 15 eguneko epea ematea, alegazioak aurkezteko.

Ebazpen honen kontra honako helegite hauetako bat jartzen ahal da aukeran:

a) Berraztertzeko helegitea, egintza egin duen organoan berean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabete bateko epean.

b) Administrazioarekiko helegitea, Administrazioarekiko Auzietarako Auzitegian edo Aretoan, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean, edo

c) Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean, ebazpen honen jakinarazpenaren ondotik hilabete bateko epean.

Baztanen, 2022ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2211579