175. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Akats zuzenketa, 1. poligonoko 521. eta 523. lurzatien xehetasun-azterketaren espedientean

Lizarrako Udalak, 2022ko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

“6.–Akats materiala zuzentzea hirigintza-espediente batean (xehetasun-azterketa Lizarrako 1. poligonoko 521. eta 523. lurzatietan).

Ikusi dira Tokiko Gobernu Batzarrak eta Udaleko Osoko Bilkurak harturiko erabakiak –2021eko abenduaren 23an eta 2022ko martxoaren 3an, hurrenez hurren–, Alfonso Canela Fernández SL merkataritza-sozietateak sustatu duen xehetasun-azterketa izapidetzeari buruz, zeinak hiri honetako Alkaburua kaleko lurrak ukitzen baititu.

Erabaki horietan, udal katastroko 1. poligonoko 251. eta 253. lurzatiak aipatzen dira, Alkaburua kalekoak, baina egiaz ukitutako lurzatiak 1. poligonoko 521. eta 523. lurzatiak dira.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, noiznahi zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitezkoak edo aritmetikoak, eta kontuan harturik akats material hutsa dela, espedientea izapidetzean hartu diren erabakiei soil-soilik eragiten diena, baina ez onetsi diren hirigintza-agiriei, haietan zuzen jasotzen baita 521. eta 523. lurzatiak direla,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Atzemaniko akats materiala zuzentzea, ukitutako lurzatiak identifikatzeari buruz, Alfonso Canela Fernández SLk sustatu duen eta hiri honetako Alkaburua kaleko lurrak ukitzen dituen xehetasun-azterketaren onespenean; hala, espediente horretan 1. poligonoko 251. eta 253. lurzatiak aipatzen diren guztietan, aipamen horiek egiaz poligono bereko 521. eta 523. lurzatiei dagozkie. Orobat, agintzen da behar den iragarkia argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta jakinaraz dakiela merkataritza-sozietate interesdunari eta Planeamenduaren Erregistroari”.

Lizarran, 2022ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2211287