175. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Epatzea interesdun direnak Sakanako Mankomunitateko Burutzaren 181/2022 Ebazpenaren aurka ezarritako gora jotzeko errekurtsoan. Ebazpen horrek 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi zuen

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Marta Murillo Loidik gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Sakanako Mankomunitateko Burutzaren maiatzaren 13ko 181/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez 2022ko lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Hartan eskatzen da arkitekto teknikoaren lanpostu bat gehitzeko, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Sakanako Mankomunitateko Idazkaritzan.

Lakuntzan, 2022ko abuztuaren 19an.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2211310