174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Aldaketa Udal Planean, Nardoze Andurrako AA-NAN-3 unitatearen eremuan. Hasierako onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2022ko abuztuaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea determinazio xehatuen aldaketa Nardoze Andurrako AA-NAN-3 unitatearen eremuan, Urraulbeitiko Udal Planean.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Urraulbeitin, 2022ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L2211576