2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Gora jotzeko 22-01222 errekurtsoa, 2022rako lan publikoaren eskaintzari eta plantilla organikoaren aldaketari buruzkoa
Honen bidez, jakinarazten da gora jotzeko 22-01222 errekurtsoa aurkeztu dela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10 –sarrera Eskirotz kalean–, 31007 Iruñea), 2022rako lan publikoaren eskaintzaren aurka, zeina onetsi baitzen Berriozarko Udaleko Alkatetzaren 2022ko uztailaren 26ko 20220477 Ebazpenaren bidez (2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 12an), eta 2022ko plantilla organikoaren aldaketaren aurka (2022ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 30ean).
Orobat, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Berriozarren, 2022ko abuztuaren 23an.–Alkateordea, Mikel Etxeberria Agirre.
Iragarkiaren kodea: L2211362