173. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

IRAGARKIA, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiarena, Baztango udal-mugartean (Nafarroa) meatze-baliabideak ikertzeko eman den baimenari buruz –Arizkun Sur 3562–.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak uztailaren 26an eman 80/2022 Ebazpenaren bidez, ondoko ikerketa baimena eman zen:

Izena: “Arizkun Sur”.

Zenbakia: 3562.

Ikertu beharreko baliabidea: Ofita.

Udal-mugartea: Baztan.

Azalera: meatzaritzako 6 lauki.

Eta hori jakitera ematen da, honako hauetan xedatutakoari jarraituz: Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 78.2 artikulua, 1978ko abuztuaren 25eko Meatzaritzako Araubidearen Erregelamendu Orokorraren 101.5 artikulua eta erauzketa industrietako hondakinak kudeatzeko eta meategiko jarduerek ukitutako eremua babestu eta lehengoratzeko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 6. artikulua.

Iruñean, 2022ko uztailaren 26an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2210563