171. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

364/2022 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko ebazten baita 2021-2022 ikasturterako beken deialdi orokorra derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren irailaren 7ko 320/2021 Ebazpenaren bidez, derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken eta laguntzen deialdi orokorra onetsi zen 2021-2022 ikasturterako. Deialdia 2021eko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 23koan.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 275/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 28koa), behin-behinekoz ebatzi zen aipatu deialdia. Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuak behar diren kudeaketak egin ditu deialdian emandako beken eta laguntzen ordainketa-aginduak egiteko.

2022ko uztailaren 29an, behin-behineko ebazpena berrikusteko eskaerak aurkezteko epea bukatu zen.

Aipatu deialdiaren 8. oinarria betez, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuak behin betiko ebazpena proposatu du, 2022ko abuztuaren 10ean bildu zen Beka Batzordeari kontsulta egin ondoren.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea 2021-2022 ikasturterako emandako eta ukatutako bekak eta laguntzak derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketetarako, zeinak behin-behinekoz ebatzi baitziren Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 275/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 28koa). Horiek guztiak ebazpen honen I. eta II. eranskinetan jasotzen dira, non, hurrenez hurren, emandako eta ukatutako beka eta laguntzak azaltzen diren, eta goian aipatutako behin-behineko ebazpenean ageri ziren beka eta laguntzak ordezkatzen dituzte, kontsulta egin ondoren 2022ko abuztuaren 10ean horretarako bildu zen Beka Batzordeari.

2. Emandako eta ukatutako bekak eta laguntzak, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri direnak, behin betikoak dira. Eranskin horiek ikusgai egonen dira www.nafarroa.eus atarian, beken fitxan.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

5. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 22an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2211457