17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan-egutegia

Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2021eko abenduaren 30ean egin ohiko bilkuran, onetsi zuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2022ko aste barruko jaiegunen egutegia, eta zehaztu zuen zein diren urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a, larunbata: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a, osteguna: Jaunaren Agerkundea (Errege eguna).

–Urtarrilaren 17a, astelehena: San Anton (herrian jai).

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a, astelehena: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a, astelehena: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a, asteazkena: Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 1a, asteartea: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a, larunbata: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

–Abenduaren 6a, asteartea: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a, osteguna: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a, astelehena: Errege Egunaren biharamuna.

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko urteko lanaldiaren zenbaketa 1.592 benetako lanordukoa izanen da %100eko lanaldiari dagokionez, eta honela banatuko da:

–Bulegoetako langileen eguneko lanaldia, oro har, 6 ordu eta 30 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 15:00etara.

–Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:00etara bitartekoa izanen da.

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko langileen urteko lanaldiaren zenbaketaren banaketa benetako 1.194 lanordukoa izanen da.

Nolanahi den, Nafarroako Administrazio Publikoetan 2022rako orokorrean behin betiko ezartzen denaren mende egonen dira urteko lanaldiaren iraupena eta opor egunen kopurua. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Erripan (Odieta), 2021eko abenduaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2200332