17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Egoitza elektroniko berria sortzea

Alkatetzaren 4-2022 Ebazpenaren bidez eta bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa), eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure erakundearekin komunikatzeko.

EBAZTEN DUT:

1. Berriobeitiko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.berrioplano.es helbide elektronikoan. Berriobeitiko Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Ebazpena jakinaraztea Udaleko arlo guztiei, eta argitaratzea Berriobeitiko Udalaren webgunean eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Berriobeitiko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, indarrik gabe geldituko da 2011n sortutako egoitza elektronikoa, 2011ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 11n.

Berriobeitin, 2022ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez; idazkaria, Idoia Suárez Urrutia.

Iragarkiaren kodea: L2200507