2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Eultza sektoreko 1. poligonoko 79. eta 87. lurzatien xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2021eko abenduaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Eultza sektoreko 1.10 A eta B lurzatien xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 79. eta 87. katastro-lurzatiei dagokiena. Sustatzailea Plazaetxea Gestión Integral SL da. Ondoren, ukitutako hirigintzako araudia argitaratu zen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin.
Barañainen, 2021eko abenduaren 22an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2118407