17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Herri-lurren ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Arantzako Udalak, 2021eko urriaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen herri-lurren ordenantzaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egon zen 30 egunez, 2021eko 266. Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaraturik, azaroaren 23an, bai eta Arantzako Udalaren iragarki-taulan ere, eta epe horretan inor ez du alegaziorik aurkeztu.

Beraz, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluarekin, behi betiko onetsi da herri-lurren ordenantzaren aldaketa.

Hori guztia argitaratzen da.

Arantzan, 2022ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

ALDATUTAKO TESTUA

Ondorengo artikuluak honela idatzita geratuko dira:

Lehena.–52.3. artikulua.

“Arantzako Udaleko bide publikoaren erabileraren baitan, partikular zein enpresa partikularrek egindako herri-lurren baso ustiapenetan, kamioiak eta makineria handia erabiltzen direnean, Arantzako Udalak tasa bat kobratu ahal izanen du ibilgailu hauek bide publikoa erabiltzeagatik. Tasa hori ordenantza honetan edo urtero eguneratzen ahal diren tasetan zehaztuko da.

Bigarrena.–Tarifen e) idatz-zatia indargabetzen da.”

Iragarkiaren kodea: L2200329