17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMILLAO

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 281. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2021 aurrekontu-aldaketa

Kreditua txertatzea.

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA (EUROTAN)

1 1650 63300

Argiteria publikoa berritzea

2.814,02

Finantzabideak.

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA (EUROTAN)

1 87000

Gerakina gastu orokorretarako eta baliabide atxikiak izateagatik

2.814,02

Amillaon, 2022ko urtarrilaren 11n.–Kontzejuko burua, Daniel Sainz San Martín.

Iragarkiaren kodea: L2200375