2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
Xehetasun-azterketa, San Martingo 2. poligonoko 48. lurzatian. Behin betiko onespena
Ameskoabarrengo Udalak, 2021eko abenduaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen San Martingo 2. poligonoko 48. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Miguel Bados Azpilicuetak sustatua.
Argitara ematen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketaren testu arauemailea, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ameskoabarrenean, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2118412