167. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Enkante publikoa, belarren aprobetxamendurako

Los Arcosko Udalak ahozko posturen bidezko enkante publikora atera du Los Llanosko bazkatokiko belarren aprobetxamenduaren adjudikazioa; auzokideen zuzeneko adjudikazio prozesuaren ondoriozko soberakinak dira.

Enkantea eginen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamabosgarren egun naturalean, eta behar bezala argitaratuko da. Enkantea udaletxeko osoko bilkuren aretoan eginen da, goizeko 9:00etan.

Baldintza-agiria ikusgai dago udal bulegoetan, interesdunen eskura.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Los Arcosen, 2022ko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2210885