2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORONTZE
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Alkatetzaren abuztuaren 8ko 9/2022 Ebazpenaren bidez, Oronzko Udaleko alkate-udalburuak ezkontza zibila egiteko eskumena eskuordetu dio Amaia Andueza Gastesi zinegotziari.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Orontzen, 2022ko abuztuaren 8an.–Alkate udalburua, Iera Aramburu Alonso.
Iragarkiaren kodea: L2211065