165. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen 69 lanpostu, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen 26 lanpostu eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko medikuen 12 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Bigarren izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen 69 lanpostu, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen 26 lanpostu eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko medikuen 12 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez, deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak hautapen prozesua gainditu duten izangaien izenen zerrenda aurkeztu zuen, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena; deialdi hori 2021eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 11koan. Proposamen hori 2022ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 4koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 1010/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 16koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko medikuen lanpostuetan jarduteko, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Ondoren, izendapenaren ondotik sortu ziren lanpostu hutsak betetzeko, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen (2022ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa), eta proposatutako izangaien artean, txanda irekian, Maite Urcelay Olabarria andrea zegoen. Izendatua izan aurretik, izangai horrek uko egin dio lortutako lanpostuari.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, probak txanda irekian gainditu dituztenen zerrendan hurrengo diren izangaiek beteko dituzte lanpostuak, betiere horretarako eskatutako baldintzak betez gero.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Izendapen proposamena osatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen 69 lanpostu, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen 26 lanpostu eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko medikuen 12 lanpostu betetzeko, honako hauen alde:

–Txanda irekia.

ZURUTUZA AUZMENDI, AMAYA

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 2an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2210734