165. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1941/2022 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Ana Zugasti Carpizo andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Turismoko eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoko burua (plantilla organikoan 10127 zenbakiarekin identifikatuta dago).

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario Ana Zugasti Carpizo andrea Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Turismoko eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoko buru izendatu zuten sei urterako; lanpostu hori 10127 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

2022ko uztailaren 26an aurkeztutako idazki baten baten bidez, Ana Zugasti Carpizo andreak burutza horri uko egin dio.

Aipatu deialdiko 15.5 puntuak ezartzen du merezimendu-lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola karguari berariaz uko egiten badio, horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Ana Zugasti Carpizo andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Turismoko eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoko burua (plantilla organikoan 10127 zenbakiarekin identifikatuta dago). Burutza horretan aritzeko azken eguna 2022ko uztailaren 31 izanen da.

2. Ana Zugasti Carpizo andrea 2022ko abuztuaren 1ean itzuli beharko da Enpresa Zientzietako diplomadunaren lanpostura (7736 zenbakiduna), Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia.

3. Ebazpen hau igortzea Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko uztailaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2210714