165. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

85E/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoaren osaera partez aldatzen duena.

Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren bidez medikamentuekin egiten diren saiakuntza klinikoak arautzen dira. Errege dekretu horren IV. kapituluan Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoen eginkizunak arautzen dira, bai eta autonomia erkidego bakoitzeko osasun agintaritza eskudunak batzordeok akreditatzeko sistema ere.

Nafarroako Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoa urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, Nafarroako Foru Komunitatean ikerketa klinikoaren fasean dauden medikamentu edo produktuekin egiten diren saiakuntza kliniko guztiak ebaluatzeko asmoz. Gero, ekainaren 24ko 252/1996 Foru Dekretuaren bidez, Batzordearen osaera aldatu zen, eta, martxoaren 29ko 18/2010 Foru Dekretuaren bidez, beste aldaketa bat egin zitzaion.

Nafarroako Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren azkeneko berrikuntza partziala Osasuneko kontseilariaren otsailaren 17ko 45E/2022 Foru Aginduaren bidez egin zen.

Plangintzarako Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak emandako txostenean proposatu du partez aldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoaren osaera, ezarrita dagoena Osasuneko Kontseilariak urriaren 4an emandako 235E/2021 Foru Aginduan. Hala, kargutik kenduko dira Isabel Gil Aldea, Alicia Resano Gurpegui eta Raquel Astiz Lizarraga, izendapenaren indarraldia amaitu da eta.

Horiek horrela, eta hutsik geratzen diren tokiak bete behar direnez, proposatzen da dagokion foru agindua ematea, María José Lasanta Saez, Susana Fernández Carrasco eta Irati Irigoen Rodríguez izandatzeko batzorde horretako kide. Kargua utzi duteneko bat Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko lehendakariordea denez, Virginia Arrazubi Arrula izendatzen da lehendakariorde.

Lehen aipatutako 308/1993 Foru Dekretuaren 4.3 artikuluan adierazten denez, Osasuneko kontseilariak, foru agindu baten bidez, izendatuko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordeko kideak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. María José Lasanta Sáez andrea, Susana Fernández Carrasco andrea eta Irati Irigoyen Rodríguez andrea izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordeko kide, eta Virginia Arrazubi Arrula andrea batzorde horretako lehendakariorde.

2. Batzordekide kargutik kentzea Isabel Gil Aldea andrea, Alicia Resano Gurpegui andrea eta Raquel Astiz Lizarraga andrea.

3. Partez aldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoaren osaera, ezarrita dagoena Osasuneko Kontseilariak otsailaren 17an emandako 45E/2021 Foru Aginduan. Batzordea honako hauek osatuko dute:

–Lehendakaria:

José María Arguiñano Pérez jauna.

–Lehendakariordea:

Virginia Arrazubi Arrula andrea.

–Batzordekide idazkaria:

Olga Díaz de Rada Pardo andrea.

–Batzordekideak:

Belén Sádaba Díaz de Rada andrea, Nerea Egués Olazábal andrea, María Marcos Jubilar andrea, M.ª José Lasanta Sáez andrea, Aurora Lozano Suárez andrea, Susana Fernández Carrasco andrea, Francisco Javier Basterra Gortari andrea, José María Ayerra Lazcano jauna, Amaya Echeverría Gorriti andrea, José María López-Picazo González andrea, Irati Irigoyen Rodríguez andrea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2022ko uztailaren 28an.–Osasuneko kontseilaria, María Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2210554