6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
ALTSASU
Jenderik gabeko etxebizitzen gaineko 2022ko zerga borondatez ordaintzeko epea
Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrari jarraituz, aditzera ematen da 2022ko irailaren 24an bukatuko dela epea jenderik gabeko etxebizitzen gaineko 2022ko zerga dela-eta igorritako kuotak borondatez ordaintzeko.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein banku-bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2022ko abuztuaren 26an kargatuko dira kontuan.
Borondatez ordaintzeko epea iragan eta gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu-bidez kobratzeko.
Altsasun, 2022ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2211087