165. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GARRAIOETAKO, MUGIKORTASUNEKO ETA HIRI AGENDAKO MINISTERIOA-ADIF-ABIADURA HANDIA

Akats zuzenketa, proiektu honetarako okupatu beharra deklaratzeko jendaurreko informazioarena: “Ebro ibaiaren gaineko zubibidearen eta Castejón eta Iruñerria arteko abiadura handiko linearekin lotzeko plataformaren oinarrizko proiektua. Kantauritik Mediterraneorako Abiadura Handiko Korridorea”

2022ko apirilaren 8an, ADIF-Abiadura Handiaren iragarkia argitaratu zen 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta, horren bidez, jendaurrean jarri zen, desjabetzeen ondorioetarako, aipatutako proiektua.

Iragarki horretan ez ziren argitaratu finka hauek:

Castejongo udal-mugartea

FINKAREN zk.

POLIGONOA /
KATASTROKO ERREF.

LURZATIA

EGUNGO TITULARRA ETA HELBIDEA

DESJABETZEA
(m²)

ZORTASUNA
(m²)

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA
(m²)

R-31.0070-0010

3

110

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

González Tablas kalea 7B

0

269

0

R-31.0070-0011

3

93

ADIF Iparraldeko Ondare eta Hirigintza Arloko Gerentzia

Geltokiko plaza z.g., 1.a

0

183

0

R-31.0070-0012

FFCC

ADIF Iparraldeko Ondare eta Hirigintza Arloko Gerentzia

Geltokiko plaza z.g., 1.a

0

417

0

R-31.0070-0013

4

135

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

González Tablas kalea 7B

0

794

0

R-31.0070-0014

4

5082

AN S. COOP.; Castejongo Udalaren herri-lurrak

Taxoare z.g.;

Foruen plaza 1

0

1648

707

R-31.0070-0015

4

5081

AN S. COOP. Castejongo Udalaren herri-lurrak

Taxoare z.g.

Foruen plaza 1

0

0

337

1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. eta 19.1 artikuluak eta lege horren erregelamenduan (1957ko apirilaren 26ko Dekretua) haiekin lotutako artikuluak betez, hamabost egun balioduneko jendaurreko epea irekiko da, aipatutako proiektuan zehazten diren obren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari buruzko iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, edozein pertsonak aurkez ditzan, idatziz, iragarki honetan argitaratzen den zerrendan egindako akatsak –egin badira– zuzentzeko behar diren datuak, edo okupatu beharraren kontra ager dadin, edukiari edo formari dagozkion arrazoiengatik.

Hala, proiektu horretarako desjabetzeei buruzko informazioa egun eta ordu baliodunetan kontsultatzen ahal da honako toki hauetan: Gobernuak Nafarroan daukan Delegazioan, Merindadeen plaza z.g. 31071-Iruña (Nafarroa); Abiadura Handiko Proiektuen eta ADIFen Abiadura Handiko Geltokien Zuzendaritzan, Titán kalea 4 eta 6, 28045-Madril; Castejongo Udaletxean Foruen plaza 1, 31590-Castejón (Nafarroa) eta ADIF-Abiadura Handia web-orriaren Gardentasun Atariaren “Informazio publikoa” atalean (www.adifaltavelocidad.es).

Alegazioak zuzenduko zaizkio Abiadura Handiko Proiektuen eta ADIFen Abiadura Handiko Geltokien Zuzendaritzari (Titán kalea 4 eta 6, 28045-Madril), honako erreferentzia hau adierazita: Jendaurreko informazioa, proiektu honetarako okupatu beharra deklaratzeko: “Ebro ibaiaren gaineko zubibidearen eta Castejón eta Iruñerria arteko abiadura handiko trenbidearekin lotzeko plataformaren oinarrizko proiektua. Kantauritik Mediterraneorako Abiadura Handiko Korridorea”.

Alegazioak aurkezteko Estatuko administrazio orokorraren erregistro elektroniko orokorra ere erabiltzen ahalko da, helbide honetan:

https://rec.redsara.es/registro/action/are/acceso.do

Madrilen, 2022ko abuztuaren 7an.–ADIF-Abiadura Handiaren zuzendari nagusia, Juan Pablo Villanueva Beltramini.

Iragarkiaren kodea: E2211071